Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
Bertsoa entzun |
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Maia:
Nere makil laguna
zu nere zaindari
nere aldamenean
zaude adi-adi;
eutsi behar diogu
hego-haizeari
ekaitz guztiei eta
neguko elurrari
sustraiak lotu arte
heldu enborrari.
M. Lujanbio:
Egokia da lurra
egoki tokia
egoki da haizea
eta eguzkia
plaza erdi-erdian
txoko egokia;
haunditzen zeranean
izango det ia
zu hazi izanaren
ohore txikia.
J. Maia:
Ta nik emango dizut
hotzean epela
zuk ikusiko dezu
erortzen orbela;
makil antzua zera
ez denak bezela
horregatik aitortu
nahi dizut honela:
nere loreak zure
izan ditezela.
M. Lujanbio:
Ni inbiriz begira
zure loreari
ni ere lehen izan
nintzen zuhaitz handi
baina ebaki ninduten
eta jarri adi;
paradoja bat degu
biok argi-argi
hildakoak nola eusten
dion bizitzari.
J. Maia:
Hilik gabe bizia
ezin leike uler
horregatik ez zaude
postura hortan oker;
bat egin genezake
ahal bezain laster
zu txikian itsusi
ni haztean eder
baina bata bestea
gabe ez gera ezer.
M. Lujanbio:
Aurretik aukerako
horrenbeste urte
daukazu, ta gozatu
egin behar zenuke
nik noski ez det izango
hainbeste bertute
erre egingo naute
ni laiter naiz su, ke
zure adarren itzalek
oroituko naute.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra