Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aita-semeak zarete. Zu, Amets, semea. Zu, Unai, aita. Aurten alargundu da Unai. Gabon gaua da eta familia osoa, seme-alabak eta ilobak, sukaldean zaudete afaria hasteko zain. Unai aita egongelako sofan dago. Haren bila joan da Amets semea.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Begiak sugarretan
ipurdia nagi
etsipena ez al da
zeruko atari?
Kontseilu bat eman nahi
nioke aitari
sustraietatik heldu
etorkizunari
ta ez egon begira
ez dagoenari. (bis)

U. Iturriaga:
Baina hain dago presente
tarteka-tarteka
tente nengoen ta ia
galdu dut oreka;
zu zoaz sukaldera
eta mahaia gerta
laster eingo dizuet
nik harantza buelta
orain utzi amakin
ari nintzen eta. (bis)

A. Arzallus:
Nik ere maite nuen
gure ama zena
haren esku goxoak
izan ta izena
baina mesedez aita
ahaztu zazu dena!
Bakar hizketa duzu
zure itxaropena
zu zara erantzun ta
galdetzen duena. (bis)

U. Iturriaga:
Ez, ni bizirik nago
arnas eta pultsu
baina amak hartu nau
hain goxo, hain amultsu
denontzat bidali du
laztan eta muxu.
Erotu ote naizen
ez arduratu zu
behar bada noizbaiten
ulertuko duzu. (bis)

A. Arzallus:
Ez zaite borrokatu
olatuen aurka
aurrera goazen mahaira
hantxe dago mauka
urdai azpiko edo
txorixoa hauta.
Lasai ulertuko dut
beraz goazen aupa!
Bakailauak zapore
ona ez badauka. (bis)

U. Iturriaga:
Heriotzak hoixe du
tristezia lege
baina zuekin nago
ez nago hain pobre.
Arrazoi duzu seme
hobe penak gorde
ta disfrutatu gaua
hola askoz hobe
bai zuengatik eta
beragatik ere. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra