Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lankideak zarete. Larunbat gauean taberna batean egin zenuten topo. Hizketan hasi eta ohean bukatu zenuten. Astelehena iritsi da eta kafe makinaren aurrean zaudete.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Sentitzen naiz hain arraro
ez nuen asko itxaro
hamar zurito joango ziren
dozena bat ardo.
Zure gizona akabo!
Ta ni bezelaxe kalbo
sexu joera lehen argi neukan
orain dudan nago. (bis)

A. Mendiluze:
Zuritotan jarri bapo
zeudenak barrenerako
eta ohartu ginenerako
presto oherako.
Orain dezu duda pranko
zergatik jakin beharko
agian sexu joera hain garbi
ez zeneukalako. (bis)

A. Egaña:
Mesede edo kaltera
irten zitzaigun atera
pasa genuen gau eder hura
ahazteko ote da?
Badut irriki tankera
sexu joerak joera
guk zer arraio egin behar dugu
hemendik aurrera? (bis)

A. Mendiluze:
Estu daukazu arnasa
ta larrituaren traza
ez eman ez dun traszendentzirik
ez izan eskasa.
Ez ote zera jolasa
ala ulertzeko kapaza?
Gau hortan zerbait pasa zen baina
ez da ezer pasa. (bis)

A. Egaña:
Gauari jarri kandela
ez nuen espero bela;
nik pentsatzen det errepikatu
behar litzakeela
eskatzen dizut horrela
beste saio bat itzela
ahal bada gozo eta luzea
kafe hau bezela. (bis)

A. Mendiluze:
Lehenengo duda bizitzan
ohe hartantxe hasi zan
ta orain beste aukeran bila
ze ote zabiltzan
ez zazu gehiago esan
ez horren txepela izan
ta kafea nik konbidatzen det
baina lagun gisan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra