Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-10-18 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Oihane Perea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-10-18 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Perea, Oihane
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Telefonoa jo eta jo ari da, baina ez duzu hartu nahi.

Deskribapena

Doinua
Gure herri ttiki hau da
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-10-18 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Oihane Perea

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bost urteko harremana
ze goxo! ze atsegina!
sentiarazi nauzu zuk
printzesa edo erregina
baina atzo amaitu zen
ta ez da lehengo berdina.
Aurrera egiteko dut
egin beharra ahalegina.
Nahiz eta jo eta jo zu
hortxe zauzkadan jakina
ez dakizu ring bakoitzak
eragiten didan mina! (bis)

Elkar ezagutu ondoren
bi mila ta lauko udan
murgildu ginen bikote
harremanen abenturan.
Bide hortan hainbatetan
eduki nauzu zuk dudan
baino atzo arratsaldean
jada ez nengoen mugan.
Orain esan nahi nizuke
zenbat maite izan zaitudan
ze hutsune dudan eta
zenbat negar egin dudan. (bis)

Nola bihurtu liteke
on egin nahia nekea?
Nola amaitu daiteke
gau beltz batean bakea?
Baina aurrera egin nahi dut
zer nahi duzu esatea!
Orain ezin dizut hartu
bihotza ez dut betea
baina denbora pasata
hartuko dizut maitea.
Gauza bakarra espero dut:
lagun onak izatea. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra