Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-11-14 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Zubeldia, Iker
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Euskaldun zaharra zara Iker, eta bosgarren aldiz aurkeztu zara EGA lortzeko azterketara. Aurreko lau aldietan egokitu zaizun aztertzaile bera duzu aurrean: Sustrai.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Iker Zubeldia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia

EGA ateratzeko
banon aukerea
ta berriz lapiko hau
ze suerte nerea!
Orain nik eingo dizut
laguna frogea:
maisu ba al dakizu
zer dan artxarea? (bis)

S. Colina

Ez da abila baina
badu umorea
ea frogatzen duen
bere balorea.
Nik ezin dizut esan
zer den artxarea
suspenditu duzula
badakit ordea. (bis)

I. Zubeldia

Ez didazu ez eman
erantzun epela!
Baina irakasle hau
hain degu ergela!
Badakit Euskal Herrin
gehio badaudela
ta horregatik gabiltza
gabiltzan bezela. (bis)

S. Colina

Funtzionarioa izan
nahi luke ta punto.
Horregatik EGAri
ezin egin uko
baina Gasteizko Lakua
hurbildu orduko
han ez dizute inork
ezer ulertuko. (bis)

I. Zubeldia

Lakua urrun dago
o gertu agian
baina ez nago hautza
juteko premian.
Maisu esango dizut
euskera garbian:
ditxosozko diploma
sartu ipurdian! (bis)

S. Colina

Ta euskera garbia
al da ipurdikoa?
Nota nahiko bazendu
neurri-neurrikoa
emaidazu propina
kategorikoa
euskera jatorrean:
urdaiazpikoa. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra