Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-11-14 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Lana
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia
1. Puntua: Hainbeste eurirekin / ez al zara ito?
2. Puntua: Ez da giro onena / errepiderako
3. Puntua: Gustura egoten da / leihotik begira

Deskribapena

Doinua
Orain hasi bihagu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Jauregi
Hainbeste eurirekin
ez al zara ito?

S. Colina
Ni euripean ez naiz
aise ibiliko
ta euria badago
Saroi aspaldiko
eskutan aterkia
hartu eta kito!

S. Jauregi
Ez da giro onena
errepiderako

S. Colina
Bidean errebuelta
asko dagolako
euri ta kazkabarra
dira kalterako
hala ere eurekin
moldatu beharko.

S. Jauregi
Gustura egoten da
leihotik begira

S. Colina
euri galanten eta
ekaitzen harira
lasai pentsatuz "Dena
bustitzen ari da"
tamalez gero bueltak
etorri ohi dira.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra