Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-11-14 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Gurrutxaga, Iñaki
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Putetxeko aparkalekuan duzu autoa; oraintxe arrankatu duzu.

Deskribapena

Doinua
Larogeita hamar urte
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zazpitako sartua naiz
cuatro por cuatro autora
giltzari buelta bat eman
banoa Bidanin gora
ta gaur ere betikoa
itzuli gera lehengora:
hogeita hamar euro bota
ordu erdiko denbora. (bis)
Gaurko hontan tokatu zait
Kolonbiako señora
eta ez da gaizki joan
berak jarri didan proba.
Arrankatu det kotxea
ta bueltan nator gustora
irriparrez sartuko naiz
emaztearen ondora. (bis)

Lehenago birjina nintzen
koadrilakoen antzera
eta hona etorriak
geneukan penak galtzera.
Orain ere beti hemen
neuk ez det egin atzera
"Inork ikusi ote nau?"
buruan dudan galdera. (bis)
Emazteak deus ez daki
eta horrela hobe da
bestela iritsi gaitezke
eraztunak apurtzera.
Goxo-goxo sartuko naiz
matrimonioko ohera
guztia da gezur bat ta
oso zoriontsu gera.

Etxean ezin zen ase
geneukan sexu irrika
eta merke atera zait
putetxera etorrita.
Hemen inor ez da joaten
nere ondotik korrika
eta horrela pozik nago
ondo pentsatzen jarrita. (bis)
Gazteago nintzenean
nintzen pura dinamita
baina orain metxa daukat
ia itzaltzen hasita.
Andreak'e maitale bat
badaukala badakit-ta
gurea antzerki bat da
baina antzerki polita. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra