Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Elortza, Igor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotea zarete. Gizarte zentro batean zegoen gazte bat hartu zenuten etxean orain dela hilabete. Gaur, zentrotik dei bat jaso duzue, zuen etxea utzi eta zentrora itzuli dela esanez.

Deskribapena

Doinua
Aita izena kanta beharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza

Andre ez dakit geu izan garen
edo ahul edo kaiku
mutila behintzat ez nuke gura
orain lar gogor epaitu
eta ez dakit nik negar egin
edota bila jarraitu
agian hobe dugu zain egon
eta apur bat lasaitu
nik bera maite gura dut baina
berak gu maite bagaitu. (bis)

S. Colina

Nahiz ta umea jada bueltatu
zaigun gizarte zentrora
bistan den gisan biak gabiltza
kezkatuta disgustora.
Gure laguntza eman genion
bueltatu zedin lehengora
baina bizitza aldatu ez ta
beti etxetik kanpora
ta ume batek biak behar ditu:
maitasuna ta denbora. (bis)

I. Elortza

Baina hilabete bakar batean
ere ez bagaitu jasan
esaidazu zeuk bati ezinak
nola ezin dion erasan.
Nik ahaleginak egin nituen
hark poza ezagut zezan
baina betiko min bat barruan
badaukat egia esan:
bakardadetik ateratzeko
ez garela kapaz izan. (bis)

S. Colina

Umea orain egongo baita
lehen baino bakartiago
burumakurka ezinegonez
etsipenaren arrago
baina etxetik alde egin du
bukatu da ta akabo!
Umea nola maiteko gendun
merezi baino gehiago
gure arteko hartu-emana
onenean ez badago? (bis)

I. Elortza

Geurea dugu bai akats hori
zeuk esaten duzun eran
eta norberak ez daukan pozik
besteeri nola eman?
Altxatu behar den familia bat
badugu guk edozelan.
Lagundu gura genion hura
nahiz eta joan zaigun hegan
beste bi ume ere badaude
pentsa dezagun haiengan. (bis)

S. Colina

Ondokoengan pentsatzeko nahiz
sekula ez den berandu
famili giro goxo-goxo bat
behar dugu geuregandu.
Horrexegatik egin gaitezen
geure bi umeen kargu
gure artekoa ere konpontzen
saiatu behar gara gu
ta haurrak atea zabalik dauka
itzuli nahi baldin badu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra