Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
Bertsoa entzun |
2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
Neurria:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Larunbata iritsi da
pozik nengon eta nola!
Parranda egiteari
nik ezin utzi inola.
Koadrila elkartu gara
ta abitu gara hola
gauak irentsi gaitzala
ezerk ez digu axola!
Begira somatu orduko
neska eder ta potxola
nik ordaindu diot bere
rona eta Coca Cola.
Bueltan naiz dirurik gabe
odolan partez alkohola
ta okerrena da jada
ohitzen hasita nagola.
Gustora aritu gara
neroni eta Garazi
elkarrekin pasa dugu
gau oso-osoa kasi.
Aurreskun bukatu dugu
nahiz ta Atrakuan hasi
gau osoan zenbat txiste
zenbat broma, zenbat grazi...
Hau bezelako neskarik
ez nuen inoiz ikusi!
Sentitzen nintzen nintzela
gaba hontako nagusi
trago denak nere kontu
nere propina ta guzi
baina neska bat ezin da
lau tragorekin erosi.
Ez nere gastua ez da
ez koka ta ez pastilla
soilik seduzitu nahi dut
tokatzen den neskatila.
Horregatik saiatzen naiz
beti trago baten bila
ligatzen ez bainaiz izan
sekula oso abila
baina sarritan eginda
ia hutsik daukat kartila
"Hau aldatu beharra zegok
egin zeozer mutila!".
Lotara noa itzaliz
mesanotxeko bonbilla.
Ez da aurrena izan baina
azkena izan dadila.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra