Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-11-29 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Jon, prostituta zara. Azken hilabetean astero bezala, Maialen bezeroa sartu da zure gelan. Lana utzi, eta berarekin ezkontzeko eskatu dizu gaur.

Deskribapena

Doinua
Lagundurikan danoi I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia

Putetxea beti da
eremu laiotza
ta zure presentzi hau
ez da hain arrotza.
Sekula ez nauzu ni
indarkeriz bortxa
baina galdera bat dut
eta ez da motza:
zer nahi dezu gorputza
edota bihotza?

M. Lujanbio

Bere bizimodua
latz joan dalako
zulo hontatik ez da
bela aterako!
Beraz galderatxo bat
daukat aukerako
gorputza hemen zegon
nahi nuenerako
ta nik bihotza nahi dut
egunerorako.

J. Maia

Ez ote degu bata
bestean zatia?
Beti etorri zera
guztiz lotsatia
baina jakin nahi nuke
zure aitzakia
sendo hartu behar det
nik erabakia
nik maitasuna nahi det
ta ez errukia.

M. Lujanbio

Nik ez dizut eskeintzen
erruki astuna
baizik uztea zure
ataka estuna.
Ia aukera zazu:
ezkerra, eskuma
uztai pare bat daukat
antzikan ez duna
hemen kondoia eta
hemen eraztuna.

J. Maia

Berriro jarri nauzu
nahiko kopetilun
burua gogorra det
ta bihotza bigun.
Aukera hoberikan
ez badago inun?
Ekarri eraztuna
ekar zazu lagun
eta kondoia gero
ibili dezagun.

M. Lujanbio

Hara! Nere ahalegina
ez da izan alperrik
inoiz ikustekoa
hain dama ederrik.
Ezin det izkutatu
nere irrifarrik
guazen hemendik ihes
ez egin marmarrik
lo goxo egingo degu
eta lo bakarrik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra