Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Txikiteoan zabiltzate tabernaz taberna. Hiru ordu daramatzazue azkena hartzen.

Deskribapena

Doinua
Haizeak bidali du
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Zer nahi zenuen beltza
edo ardo gorria?
S. Colina
Edozein izan leike
ondo etorria.
M. Lujanbio
Hara ba hor txiki bat
mahaiean jarria!
S. Colina
Horrek ez du ematen
nere neurria


S. Colina
Goazen beste batera
azkena hartzera!
M. Lujanbio
Beste azkeneko hau
azkena ote da?
S. Colina
Azkenekoa doan
omen da gainera.
M. Lujanbio
Espuela bat zen baino
gu lau hanka gera!


M. Lujanbio
Beraz lau espuela
behar gutxienez
S. Colina
lau hankatan etxera
joango garenez
M. Lujanbio
entrenatuta gaude
eingo degu errez
S. Colina
asko edaten dugu
baina gehiegi ez.


S. Colina
Ez al daukat kolore
bastante txuria?
M. Lujanbio
Ez zera gorritzen ta
nago urduria
S. Colina
hori da gizon sano
baten irudia
M. Lujanbio
erdi hilikan-edo
zauzkagu zu ia!


M. Lujanbio
Ardoa edanda're
kolore berbera
S. Colina
ordun guazen aurrera
azkena hartzera.
M. Lujanbio
Ardo txuria edaten
igual ari zera
S. Colina
gorritu arte ez naiz
joango etxera!


S. Colina
Ta zu lasai Maialen
presarik ez dago
M. Lujanbio
ni etxean bakarrik
nago-ta akabo!
S. Colina
Hemen segi behar da
trago eta trago
M. Lujanbio
esaten degun arte
"Ezin det gehiago!".


M. Lujanbio
Tragoa hartu bai baino
ez dezu pagatzen!
S. Colina
Mundura perfektua
inor jaio al zen?
M. Lujanbio
Uste al zenuen ez
naizela enteratzen?
S. Colina
Ni hainbeste eurokin
ez naiz aklaratzen.


S. Colina
Beraz utzi ditzadan
billete eta zera
M. Lujanbio
jada nere barruan
bastante haize da
S. Colina
ni ere sentitzen naiz
Superman antzera.
M. Lujanbio
Hegan baino hobe oinez
guazen etxera!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra