Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Oinez irakasteko zelaira joan zarete zuen haur txikiarekin. Ondoan, arkume bat zelan jaio eta korrika hasi den ikusi duzue.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus

Arkume jaio berri
txurian itsusi
baina jaioberritan
gorputzari eutsi.
Oinez hasi ez da ba
hankak jo ta hautsi!
Hoiek zenbat dakiten
pertsonek ze gutxi! (bis)

M. Lujanbio

Ez zaite horren azkar
ibili mutiko
ni pertsonaren alde
ipintzen naiz tinko:
azkar ikasten dute
ta bizi guziko
baina hizketan ez dute
bela ikasiko! (bis)

A. Arzallus

Baina jarri begia
gure haur finean
arkume atzetik doa
bere ezinean
oinez ikasi aurretik
pauso arinean
horrek ja joan nahi du
arkume gainean. (bis)

M. Lujanbio

Arkume gainean joan
bai ume argia!
Esan diot "Txikitxo
hara miraria!
Kasu hortan amatxo
ni nauzu ardia
eta asmatu zazu
nor den aharia". (bis)

A. Arzallus

Ahariaren kontua
aizu aipatzean
oraintxe gelditu naiz
ni larri trantzean
zeren mundu osoko
aharien antzean
ez ditut bat izango
adarrak atzean? (bis)

M. Lujanbio

Ez dizut erantzungo
hobe esan amen!
Edo igual gelditu
behar det nabarmen.
Txikitxo ikusi da
zelai baten hemen
gaurkoan ere bizitza
ze miraria den. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra