Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria Albizuri
Bertsoa entzun |
2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria Albizuri
Neurria:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Colina
Purua erre, tragoa edan
ta partida parez pare
ze kirol sosoa den pelota
apusturik egin gabe!
J. Uria
Nahiz ta apustuak ez diren joaten
gero sarritan debalde
ze ederra den beti egitea
guapoena denan alde!
S. Colina
Apusturik ez badago Jone
nik ezin nezake goza
ez al zara ba sentitzen hasi
Euzkitze ta Tolosa?
J. Uria
Bai ta begira pasatzen dabil
gure inguruan bola
seguru nago: gaur txapelduna
izango da Olaizola.
S. Colina
Bueno hori ez dakit gezurra
edo egia den tarteka
horrek galdu edo irabazi
patrika beti beteta.
J. Uria
Nik apostua egingo nuke
gaurkoan ziur horrela:
hogeta bira iristen lehenak
irabaziko duela.
S. Colina
Horrek apustu itxura zeukan
eta entzun dizut sutsu
apustua egin duzu eta
apustua galdu duzu.
J. Uria
Nahiz eta orain zabiltzan Sustrai
ni izorratzeko planean
apustua ez da apustu izaten
dirurik ez dagoenean.
S. Colina
Barkatu baina zure azkenak
Jone ez zeukan zentzurik
azkenaldian ez baitaukazu
ez etxerik ez dirurik.
J. Uria
Baina apostua ez dut egin ta
esaten dizut serio
ez al dakizu nire hitzak Sustrai
ez duela ezer balio?
S. Colina
Irujon alde jokatzen ditut
mila euro eta piku!
Apusturik gabe bizi baino
nahiago mutu gelditu!
J. Uria
Bai egia da hontarako gu
ez gara jaio ez keba!
Txorradak utzi ta goazen berriz
apustuak egitera!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra