Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1978-04-30 Ahetze Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1978-04-30 Ahetze Jaialdia
Gai-emailea
Itzaina, Mixel
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Joxe
Lazkano, Imanol
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lazkano eta Agirre ezkondu berriak dira; Lazkano da mutil gaztea eta Agirre neska gaztea. Hiru hilabeteren buruko haur bat sortu da.

Deskribapena

Doinua
Andre Madalen andre Madalen
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1978-04-30 Ahetze Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkano:
Poz bat dadukat nere barruan:
andrea ez dut antzua
ezkondu eta berihalaxe
ekarria dit haurtxua
beti gainezka nola nebilkin
maitasunaren potzua
apaizak baino lehenagotikan
eman nion intsentsua!

J. Agirre:
Hori norbaitek lotsagarritzat
hartu lezake akaso
baina haurtxoa etorri da ta
biok behar degu jaso
sinistu gero gertaera hontaz
pozikan nago ni oso
pentsa zazute nahi dun guzia
ez dala egiten guraso.

Lazkano:
Hori jakinda apaiza etorri
zitzaigun azkar korrikan
orduan lehenik (?????) jarri nuela
sagardo hori barrikan
baina egin zun hitzaldi hori
izandu zan alperrikan
munduan obra onak eiteko
ez da baimen beharrikan.

J. Agirre:
Ez gera bakarrik hola jarri da
jenderik gehientsuena
ta zer arrazoi izan ote zan
apaizak eman zuena?
Ni ere ez naiz oso santa ta
hau're ez da zintzuena
eta lehenbailehen probatu gendun
biontzat behar zuena.

Lazkano:
Indarrez sobre nengoen nunbait
ta ezin nuen aguanta
sasoikoentzat gauzik gozona
mundu hontan hori da-ta
mutil koxkor bat jatorra degu
eta burua galanta
ni pozik nago itxura danez
neurea izango da-ta!

J. Agirre:
Aitaren antza ekarri du ta
hau ez da gizon zakarra
baina partua ez gendun izan
zenbaitek bezin azkarra
ta orain ere amak badauka
amak ohi duan okerra:
egiten biok sozio baina
bularra eman beharra.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra