Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1983-01-09 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1983-01-09 Zarautz Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Imanol
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Heure gaztetako lagun batek, neskatxa noski, telefonoz hots egin dik urteberritan, zorionak emateko, eta bertatik musu handi bat eman dik.

Deskribapena

Doinua
Emazte baten bihotz xamurra I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1983-01-09 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pentsatzen nuen nik "Gaztetako
maitasun danak akabo!"
itxura danez ahaztu ezinik
oraindik norbait badago
neronek ere Gabonetako
turroia baino nahiago
andrea entzuten ez balegoke
esango nuke gehiago!

Esaten dute izaten dala
motela edo sosua
pelikulako ipurdia ta
telefonoko muxua
bainan berriro sentitutzean
zure bihotzaren sua
zure laztana iruditu zait
gaztetan bezain gozua.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra