Bertsos - View details To know more about this section
1983-01-09 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
1983-01-09 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Pentsatzen nuen nik "Gaztetako
maitasun danak akabo!"
itxura danez ahaztu ezinik
oraindik norbait badago
neronek ere Gabonetako
turroia baino nahiago
andrea entzuten ez balegoke
esango nuke gehiago!
Esaten dute izaten dala
motela edo sosua
pelikulako ipurdia ta
telefonoko muxua
bainan berriro sentitutzean
zure bihotzaren sua
zure laztana iruditu zait
gaztetan bezain gozua.