Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1979-12-16 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Joxe Lizaso
1979-12-16 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Joxe Lizaso
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Lizaso: *
............
nola dauden merke
asto belarrihaundi bat
erosi nahi nuke.
Lazkano:
Begira alboan dedan
lagun biko honi
hobe nuke saltzea
biak edozeini
animali gehiago
nei ez zait komeni
lehenago ere astotik
konpleto nago ni!
J. Agirre:
Ez nuke estutu nahi
aita eta amik
gero hartu ez dezadan
behar ez dan famik!
Ematen badezute
gauz horren baimenik
mendi-motor polit bat
hartuko nuke nik.
J. Lizaso:
Lanak pixkat arindu
nahi nituan aurten
baina etsi det astorik
ez det eramaten
amak ere ez baitit
baietzik esaten
hor ikusten da aita
zenbat maite duten!
Lazkano:
Asto bat gehiegi ta
mantentzen det tropa
baita garbitu ere
hainbeste erropa
hargatik labadora
dut gustoko konpra
bainan asto zahar hauek
ez didate opa!
J. Agirre:
Jenerua eraman nahi
gauz danetatikan
etxean izan ez dedin
ezerren faltikan
nahiko dirua bada
aitaren patrikan
tratuak eingo'itugu
makalagatikan.
J. Lizaso:
Semea zirikatzen
ai zat albotikan
motorra izanez gero
ez zaio inportikan!
Zer mejora dadukak
hor ibilitikan?
Harekin ez dakarkik
perretxikurikan!
Lazkano:
Feria famatua
degu Santaluzi
hargatik etorri naiz
asto eta guzi
pentsatu det tratuan
zer ta nola hasi:
asto biak saldu ta
labadora erosi.
J. Agirre:
Aitak zion "Motorra
ez dek enterua"
neguan ez da hartutzen
hor haize berua
zuk ematen ba'idazu
nahikua dirua
neuk ere nahiago det
helikoterua!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra