Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1985-05-19 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Joxe Lizaso

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1985-05-19 Zarautz Jaialdia
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Joxe
Lazkano, Imanol
Lizaso, Joxe
Lana
Hirunaka gai-librean puntutan
Jarritako gaia
Puntutan, gai librean

Deskribapena

Doinua
Mendiko umea naiz
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1985-05-19 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Joxe Lizaso

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Lizaso: Puntuetan hasteko
eman du ordena
Lazkano: eta jaulki beharko
barruan den dena
J. Agirre: eskeini nahi genduke
ahal degun onena
J. Lizaso: honekin amaituko da
Baserrin omena.

Lazkano: Izan ere hortara
gerade etorri
J. Agirre: ta eguna ez doa
oso parregarri
Lazkano: egun hobeagorik
ez litake jarri
Lazkano: txapeldunen txapeldun
baitegu Baserri.


J. Agirre: Hemen bildu gaitu gu
Baserri lagunak
J. Lizaso: gutxitan izaten dira
holako egunak
Lazkano: zorionez bagaude
maitatzen degunak
J. Agirre: denok maitaleak eta
denok euskaldunak.


J. Lizaso: Mahaiburuan hor dago
horri begiratu
Lazkano: hori txalotutzea
ez degu pekatu
J. Agirre: ispilutza bezela
behar degu hartu
J. Lizaso: gure relijioan
hoi da Aita Santu!


Lazkano: Beti izandu degu
hau maisu zintzoa
J. Agirre: egia esatekotan
gure gurasoa
J. Lizaso: bertsolaritza pixkat
horrek du jasoa
Lazkano: hori izan ez balitz
akabo bertsoa!


J. Agirre: Bertsoa buruan ta
berdin bihotzean
J. Lizaso: amets horixe egiten
baitzuan etxean
Lazkano: beti bertsoz aritu
zaigu otoitzean
J. Agirre: holako bat behar luke
herri bakoitzean!


J. Lizaso: Egiak esateko
ez gera kupida
Lazkano: horren tankerakoak
gaur gutxigi dira
J. Agirre: ilunpetik atera
ginuzen argira
J. Lizaso: Uztapide egongo da
zerutik begira.


Lazkano: Horren bide jatorra
nahi genduke segi
J. Agirre: baina ez da egingo
hori errezegi
J. Lizaso: egin dituen lanak
hemen daude garbi
Lazkano: famatzen ari gera
baina ez da gehiegi.


J. Agirre: Ez degu esango gaizki
portatu dezunik
J. Lizaso: guretzako ez da izan
holako lagunik!
Lazkano: Hargatik ezin uka
gure maitasunik
J. Agirre: bertsolaririk ez da
zorrik ez dizunik.


J. Lizaso: Uztapide begira
Lizasok esan du
Lazkano: hura txalotzeko ere
ez degu berandu
J. Agirre: orain dala bi urte
Jangoikoak kendu
J. Lizaso: zenbat estimauko zenduke
alboan bazendu!


Lazkano: Nolabait ere jaunak
bada zeregina
J. Agirre: denok saia behar deu
hemen ahalegina
J. Lizaso: ondo eramanikan
Basarrin dotrina
Lazkano: lorez jantzi diteke
triste dan jardina.


J. Agirre: Zuek maite dezute
eta maite dut nik
J. Lizaso: hori maitatua ez det
bihotzean minik
Lazkano: hargatik ezin uka
gure aitormenik
J. Agirre: ez zazula uste inoiz
ahaztuko geanik!


J. Lizaso: Azaldu degu hemen
hamaika iritzi!
Lazkano: Ahaleginak esan ta
hala ere gutxi!
J. Agirre: Sasitan zegoena
lorez zendun jantzi
J. Lizaso: eskerrak Basarriri
eskerrak Zarautzi!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra