Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (6. 1967)
Saioa
1967-06-11 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolariak / Egileak
Aire, Fernando "Xalbador"
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Xalbador, zuk iru bertso kantatu bear dizkiozu Erroma'ko zubiari, ortzadarrari; oztartsua ere esaten zaio.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euskalerritik Erroma aldera
ni abiatu bearra,
denek dakigu, an omen dago
zubi aundi bat ederra;
dena su-itxurazkoa da,
iduzkia eta garra,
benetan deitzen diote orri
Erromako ortzadarra.

Ez det ikusi, bainan zubia
ez omen dala txikia
entzun izan dut, eta buruan
betiko det atxikia;
ortarako jarri zare zu,
or daukazu aitzakia,
mundu guzira zabal zaguzu
or daukazun iduzkia.

Egun on batez nik ikusi dut
ortzadarraren itxura,
zoratu ninduen benetan,
ederra zen une ura;
ortzadar ori Yainkoak jarri
bere gustuko lekura,
ortikan zabal zadien gero
denen argitzat mundura.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra