Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Garmendia
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Garmendia
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Beste gaia're eman dirate
ta kantuz biar det asi,
nere aukera etorri da ta
iñork ezin galerazi;
Euskalerriyan artista asko
aspaldin dira ikusi,
neure bertsoak botako dizkat
Urnietako Lurdesi.
Urnietatik aingerutxo bat
ta ez da azaldu zarra,
Euskalerriko Ieku askotan
azaldua du gitarra;
alegrantziya ipiñitzen du
naiz aurrez izan negarra,
nere penak e uxatutzeko
bazegon orren biarra.
Neure zorion maitekorrena
zutzat, Lurdes Iriondo,
euskaldunaren biotz apalak
ukuttu dituzu ondo;
zu aingeru bat etzeranikan
iñork ez baidu esango,
gure Jainkuak mundu ontatik
ez al zaitu eramango!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra