Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Juan Mari Narbaiza, Millan Telleria

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Saioa
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Narbaiza, Juan Mari
Telleria, Millan
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuk Narbaiza zure txima haundi eta bizarrekin, banku bateko kristalezko atea jo duzu, bankuko nagusia, Telleria, gerturatu da ateraino baina ez dizu ireki nahi.

Deskribapena

Doinua
Aita izena kanta beharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Juan Mari Narbaiza, Millan Telleria

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Narbaiza
Kontu batzuek egin nahi eta
egun hauxe dut berezi,
korrika eta presaka horra
etxetikan naiz igasi,
banku batetik nahi nituzke nik
txanponak aterarazi,
baino itxurak diranez nago
gizon honentzat itxusi,
nik ez ote det ate txar hori
irikitzerik merezi? (bis)
Telleria
Beraz igesi abiatu ta
zeure etxetik atera,
eta noizbaiten heldu zerade
banketxe honen atera,
bainan zenduan asmo guzia
erori da bertan bera,
Euskal Herrian dagoenikan
jatorrena igual zera,
baina horrela ezin liteke
triki hemengo barrera. (bis)
Narbaiza
Langile xume bat nauzu eta
dirutikan justu gabiltz,
etxe koxkor bat erosi nahian
familian egin dut hitz,
baina atea itxita duzu
hor ez ote daukazu giltz,
titulu asko dituzu baina
giza legez oker zabiltz,
aspalditikan zabalik zinun
aberatsa izan banitz. (bis)
Telleria
Ukabilakin fuerte emanaz
ate honixe dalea,
ni re euskaldun jatorra naiz ta
ez naiz aberats zalea,
herri honetxek merezi al du
horrelako biztanlea?
Ez dirudizu zuk langilea
baizik eta eskalea,
baldin limosna behar badezu
eske joan zaite kalea. (bis)
Narbaiza
Arreta hori izan dezu ta
hemen jarri naiz tristerik,
nere begiak arkitzen dira
malko sendotan bustirik,
ez ote dezu gaur irikiko
banko hontako aterik,
ez gero pentsa txima batzuek
dakarkizunik kalterik,
limosna eske ez natorkizu
neurean bila besterik. (bis)
Telleria
Aizu laguna, ez ote zaude
hor hasarretu xamarra?
Ta nere aurka euskal hitzekin
hor dabil zure marmarra,
atea iriki, sartu barrena,
isildu zazu negarra,
harto ezazu zeurea dana
baina horixe bakarra,
ta hurrengorako moztu itzazu
ilea eta bizarra. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra