Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Saioa
1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lazkano, Imanol
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Etxe bereko ogi zakuan bi ogik egin duzue topo: Egaña, ogi zaharra, eta Lazkano, ogi berria.

Deskribapena

Doinua
Ai gure antzinako
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Imanol Lazkano

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña
Garai batean nintzen
aste ta jaikua, (bis)
bakarra erosi ta
denentzat nahikua,
ondoren etorri zan
holako kaikua,
ze inbentu eskaxa
gure Jaungoikua!
Luxea zera baina
mami gutxikoa. (bis)
Lazkano
Lehendabiziko pasa
ninuten errotan, (bis)
gero bero aldi bat
labe gorri hortan,
ilusiotan egon
norbaitek jatekotan,
eta zu ikustean
gaur tankera hortan,
nabarmen da goserik
ez da etxe hontan. (bis)
Egaña
Zu iritsi artean
bakarrik nenguan, (bis)
ni jaten bait ninduten
uda ta neguan,
ezagutu ninunak
ni nauka goguan,
bainak aletu nahian
dago sutonduan,
amonari galdetu
nor nahiago duan. (bis)
Lazkano
Amona xaharra dago
marmar errezuan, (bis)
eta han jarria du
hortxe beheko suan,
bueltaka darabilki
gaur egun osuan,
baina ez dute maite
ez etxe, ez auzuan,
ogi koxkor igar hau
zeinek nahiko zuan? (bis)
Egaña
Teknika berriekin
opilak goi ta behe, (bis)
gaur egun baditugu
mila klase labe,
egin nahi luke nere
terrenoa(re)n jabe,
hori iruditzen zait
estu eta grabe,
berria ondo dago
zaharra ahaztu gabe. (bis)
Lazkano
Baserriko puska bat
hemen nago bapo, (bis)
lehen ahaztu nintzan baina
berriro modako,
jendea asetutzen
jarraitu beharko,
eta han sutondoan
egin da zopako,
amonak jaso digu
arrai zopatako. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra