Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-09-15 Biriatu Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Arkaitz Goikoetxea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-09-15 Biriatu Sariketa
Gai-jartzailea
Colina, Sustrai
Bertsolariak / Egileak
Artetxe, Miren
Goikoetxea, Arkaitz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Arkaitz, New Yorkeko torre bixkien aurka jo behar duen hegazkinean zoaz. Ohartu zara zure egoerak ez duela bueltarik eta mobilez etxera deitzea erabaki duzu. Mirenek, bost urteko alabak, erantzun dizu.

Deskribapena

Doinua
Santa Barbara zure bizitza A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-09-15 Biriatu Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Arkaitz Goikoetxea

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Goikoetxea:
Alaba maite, oso motza da
orain dudan ikusmira,
mobila hartu ta egin zazu
amatxorengana jira.
Hegan nijoa ta hemen gauzak
oso itsusi jarri dira...
Ez banaiz joaten egon zaitezte
hodeietara begira. (bis)

Artetxe:
Nolatan deitzen duzu aitatxo
hegazkinetik horrela?
Ulertu ahal izan dudanez
ez zatoz etxera bela!
Hemen giroa beroa dago
eta amatxo epela,
baina lasaitu esango diot
gaur berandu zatozela. (bis)

A. Goikoetxea:
Alaba maite, berandu da bai,
beranduegi aukeran!
Hemendik aurre denbora dago
neretzat ere soberan;
uler zazue berriro ere
nola bilduko ez geran;
utziozue zuen bihotzei
egin dezatela hegan. (bis)

Artetxe:
Ahots dardarti eta apala
aditzen dizut gaur, aizu,
nik zure hitzei arreta osoz
egina baitiet kasu.
Baina mesedez galdera bat dut
eta erantzun zaidazu:
asteburutik opari gisa
zer ekarriko didazu? (bis)

A. Goikoetxea:
Ni bezelaxe zerorri ere
hasia zera kezkatzen.
Ulertu zazu ez besterikan
ez dizut gehio eskatzen.
Oparirikan ez dago eta
ez hasi hori aipatzen,
baina ez pentsa alaba maite
ez zaitudanik maitatzen. (bis)

Artetxe:
Urduri samar jarria nauzu
horren dardarti jarrita.
Horrelako gai sakonak otoi
zuk ez itzazula aipa!
Jadanik triste jarri naiz eta
egiten al duzu nahita?
Ohera joan behar dut orain
eta ondo lo egin, aita! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra