Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2002-03-22 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Fredi Paia
Bertsoa entzun |
2002-03-22 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Fredi Paia
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Emakumeak jasan ohi ditu
eraso latzak ugari
azken boladan denok gabiltza
Nigeria kontuaz adi.
Nahiz ta kanpotik gizalegeak
egin hamaika eskari
borrero hoiei esan nahi diet
Euskal Herritik kantari
eperik ezin zaiola jarri
beste inoren bizitzari. (bis)
Indarkeria erabiltzea
nesken kontra ez da arrotza
krudeltasunak ekartzen die
sarri askotan heriotza.
Emakumeak leku askotan
sufritu behar du morrontza
ez dakit zer den gogorragoa
egin beharko aitortza:
Zafilla hilko duten harriak
edo hiltzaileen bihotza. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra