Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aurreko batean, telebistan, Bi Errepidean programan, saharar emakume bat ikusi genuen hizketan gizonezkoen futbol talde bat entrenatzen, eta galdera bati hala erantzun zion: "Hemen gizon-emakumeak parekoak gara. Niri ez zait batere kostatzen gizonezkoei aginduak ematea". Gizonezko askok han denbora asko igarotzen dute kanpoan, eta emakumeak dira kanpamentuak eta eguneroko bizitza aurrera ateratzen dutenak. Ia dena emakumeak egiten du han. Uxue, Saharako emakume baten etorkizunak zer doinu, zer usai, zer kolore duela iruditzen zaizu?

Deskribapena

Doinua
Gure aurreko guraso zaharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere begiak bidaia baten
bidaliz hemendik hara
“Pareko gara” entzute hutsak
nahiz egiten didan traba
“Pareko gara” entzuteakin
nola aspertu naizen jada
nahiz atzamarra zuzentzen dugun
gu hemen libre al gara?
Gure kartzela transparentea
izan arren kartzela da.

Baina halere sinetsi nahi dut
guztion mundu berrian
nahiz ta askotan galdera pila
lotu nire eztarrian
nik sinisten dut Sahara aldeko
emakumeen irrian
berdin Saharan basamortuan
ta berdin Euskal Herrian
bi koloretan sinetsi nahi dut
morean eta gorrian.

Patriarkatua zabala da-ta
sakona bezain zorrotza
baina kartzela apur dezakeen
arma ona da bihotza.
Belarritara maiz iritsi zait
emakume haien hotsa
irrintzietan nahasten dira
mina, indarra ta poza.
Irrintzi haiek gureei batuz
altxa dezagun ahotsa.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra