Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1996-10-11 Bera Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1996-10-11 Bera Jaialdia
Gai-jartzailea
Egaña, Andoni
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Estitxu
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Maialenek, hiru urteko neskatoak, pititorik zergatik ez duen galdetu dio amari eskolatik bueltan.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1996-10-11 Bera Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E.Arozena:
Gauza hori ez duzu
ikusi elizan;
amatxogana zatoz
zerbaiten peskisan.
Erantzun behar duzu
alaba onan gisan,
zertarako nahi duzun
pititoa izan. (bis)

Lujanbio:
Lagunak badauka ta
Maialenek ez du.
Galtzak kendu ditu ta
oain ezin det ahaztu;
eskuekin zebilen
pozik baina estu,
eta nik ez nekien
zerekin jolastu. (bis)

E.Arozena:
Beraz, zure laguna
jolasten da jardun;
gauza hoiek normalak
direnez gaur egun,
nere aholkua hau da,
nahi baduzu entzun:
ia berearekin
jolasten uzten dizun. (bis)

Lujanbio:
Hura hantxe zebilen
zirti eta zarta!
Ta ni beira-begira
horixe zan marka!
Ama egon zaitez lasai,
besteik ez zan falta!
Haunditzen naizenian
aterako da-ta. (bis)

E.Arozena:
Nahiko nuke erantzun
une honetan bai,
ilusioa duzunez
ta zaudenez alai.
Baina zu neska zera
ta egon zaitez lasai;
ez da aterako baina
plazerra eman bai. (bis)

Lujanbio:
Ama, ez det ulertu,
barkatu mesedez,
baina ez zazu segi
aspertu naiz nerez.
Ikastolan gaur dena
irten zait aldrebes
jolastu ezin nun ta
beiratu ere ez. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra