Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Neurria:
Neurri luzekoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Betidanikan nik nere loa
izanagatik arina,
ohe zurian hartu ohi nuen
neke guztien ordaina.
Garai batetik gauzak ederki
aldatuak alajaina:
lorikan egin ezina,
horrek ematen dit mina. (bis)
Haurtxo txikiak gau guztian du
negar egiteko grina.
Ustez umea ekarri, eta
adar jotzeko makina. (bis)
Hilabete bat daramat hola;
noski, neuretzat galera:
lo egin gabe maldizioka
goizean goizik kalera.
Martxa honetan etekinikan
ezin nezake atera,
eta egin dut aukera,
nahiz ta gutxigorabehera. (bis)
Haurtxo txikia, aitortzen dizut,
nere kuttuna zu zera;
bainan joan zaite beste gelara
amatxorekin batera. (bis)
Zure negarrak molestatzen nau,
ez dago esan beharrik;
egun guztian gero nork kendu
"malaletxea"ren harrik,
ta zu ondoan zaudela ez dut
lo egiteko indarrik;
ez zaidazu jo adarrik!
Esatea ere alperrik! (bis)
Gelaz aldatu aste egunez,
horrek ez dakar okerrik;
zure ondoan lo egingo dut
asteburutan bakarrik. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra