Bertsos - View details   To know more about this section

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Performance
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Haur txiki bat duzue etxean. Gauero negar eta zalaparta ez dizue lorik egiten uzten. Lanera joateko jaikitzen zarenean, ordea, lo gozoan ikusten duzu.

Description

Melody
Maitasuna da bizi izateko
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Betidanikan nik nere loa
izanagatik arina,
ohe zurian hartu ohi nuen
neke guztien ordaina.
Garai batetik gauzak ederki
aldatuak alajaina:
lorikan egin ezina,
horrek ematen dit mina. (bis)
Haurtxo txikiak gau guztian du
negar egiteko grina.
Ustez umea ekarri, eta
adar jotzeko makina. (bis)

Hilabete bat daramat hola;
noski, neuretzat galera:
lo egin gabe maldizioka
goizean goizik kalera.
Martxa honetan etekinikan
ezin nezake atera,
eta egin dut aukera,
nahiz ta gutxigorabehera. (bis)
Haurtxo txikia, aitortzen dizut,
nere kuttuna zu zera;
bainan joan zaite beste gelara
amatxorekin batera. (bis)

Zure negarrak molestatzen nau,
ez dago esan beharrik;
egun guztian gero nork kendu
"malaletxea"ren harrik,
ta zu ondoan zaudela ez dut
lo egiteko indarrik;
ez zaidazu jo adarrik!
Esatea ere alperrik! (bis)
Gelaz aldatu aste egunez,
horrek ez dakar okerrik;
zure ondoan lo egingo dut
asteburutan bakarrik. (bis)