Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2006-07-30 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2006-07-30 Altzo Jaialdia
Gai-emailea
Olano, Manuel
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Laugarren edo bosgarren mendekoak izan daitezkeen aurkikuntzak egin dituzte Iruña-Veleian. Hainbeste urte igaro, eta han aurkitu dituzte euskarazko hitz hauek: jan, lo, edan? Ez al da kuriosoa?

Deskribapena

Doinua
Zazpi ahizparen gai den oihala
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2006-07-30 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga: Oso gustoko daukat Manuel
gaia zuk zeuk ipinia;
akabo izerdia ta lana
ta euskaldunen harmonia!
Ta akabo Sabinon mitoak
ta euskaldunon agonia!
Aldarrikatu dezagun lehengo
euskaldun Babilonia!

A. Sarriegi: Nik ere berdin bat egiten det
zure aldarrikapenetan;
ohiturak asko aldatu dira
gaur egun mundu honetan
baina euskalduna ez da aldatu
mende guzti horietan
eta horrela segi dezala
beste hamabost mendetan!

U. Iturriaga: Imajinatzen dut debekatu
egingo zutela lana
lurretik berez irtengo zana
bestela zerutik mana
egongo zela ardo gozoa
ta sobera marihuana...
Noizbait denboran atzera itea
horixe da nahi dudana.

A. Sarriegi: Edan, jan ta lo atera dira
beraz ezer ez da falta
baina hala're Arantzadiri
eskaera bat aparta:
ez al da hobe dauden harriak
beren horretan lagata?
Beste harri bat altxatu ezkero
lana aterako da-ta!

U. Iturriaga: Gure herrian sufrimentuan
gainean beti bi bele;
apaiz jantzita izan ditugu
orain ein bezate ele!
Siglekin bizi izan gara ta
hala laburtzen dut bale:
pikutara JEL sasi kristaua
ta gora EJL!

A. Sarriegi: Harri ugari altxatu arren
sekretua ez da atera;
guztiok geure egina degu
pozik ta danok batera.
Altzon frontoian "Edan, jan ta lo"
goazen pintada egitera
ta igual berdin altxako dute
hemendik mila urtera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra