Bilaketa orokorra
Bilaketa berria ileordea": Saio mota: JaialdiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 10169
2007-04-28 Itsasu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Elkarrekin bizitzen jarri zinetenean bakoitzak bere etxetik gauza mordo bat ekarri zenuten, bion pisu berrira. Familia hazten doa, lekua gutxitzen, eta garbiketa egin behar duzue. Ezkondu aurreko zuen pitxiak eta beste zenbait gauza bota egin beharko dituzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-15 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur etxera iritsi zarenean hor ikusi dituzu zure bikotekidea eta semeak mailua eskuan, iltze bat paretan sartzen. "Zertan ari zarete" galdetu diezunean, "Abenduan ekarriko duzun txapelarentzat da" erantzun dizu semeak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-30 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Etxebizitza baten zozketan zaude, zenbaki bat duzula eskutan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor, Ataungo emakume gazte bat zara. Duela gutxi hiesaren frogak egin zenituen. Gaur ematen dizute emaitza. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Xirinacs-ek oharra utzi zuen bere buruaz beste egin zuenean: "Herri menperatu bat ez da inoiz askatuko, bere seme-alabak beregatik bizia emateko prest ez badaude". Zelan ikusten duzu Euskal Herria, Peña? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-01 Igeldo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Frantziatik datorren berria da honakoa: Nicolas Sarkozyk gizalegea eta errespetua aldarrikatze aldera, irakasleei berriz ere de usted hitz egin behar zaiela esan du. Espainiako ministerioa ere ados dago. Amaia da ikaslea, eta Andoni irakaslea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-05-12 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Laurogei urteko agurea zara. 1936an gerran ibili zinen ANVko batailoi batean. Orain berriro zure betiko siglari bozka emateko aukera izan duzuenean, ilegala zarela esan dizute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Andoni insoportable dabil azkenaldi honetan: zarauztarra da, bihar Kontxan dira, Zarautz izan da euskal traineru azkarrena sailkapen estropadan... Arrauna besterik ez du buruan. Maialenek arraunaz paso egiten du, eta arraunaz ez beste edozertaz hitz egin beharko; Andonik, aldiz, arraunaz soilik hitz egin dezake. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-09-27 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urnietako jaietan, aurten, odol-emaileak omenduko dituzte. Zuek laurok odola ematera joan zarete, eta odola ematen ari zarete une honetan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-12 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken urteotan bi edo hiru buelta egin dituzu Kubara, eta badakit gustuko herrialdea duzula. Zer ekarriko zenuke handik Euskal Herrira, eta zer emango zenuke hemendik hara? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-19 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu jaio baino zazpi urte lehenago zerbait pasa zen zure herrian, gaurko egunez. Badakizu zer? Edo gaia jartzen jarraituko dut? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bilboko metroko sarrera batean eskusoinua jotzen duzun kaleko musikaria zara. Debaldeko periodiko horietako batean irakurri duzu musikari bati dirutza bat eman diotela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-03 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Semearen ikastetxean ezohiko bilera duzu gaur. Zu eta zure emaztea alde batetik, irakasle mordo bat bestetik. Gaurko bileran zure semearen kasua aztertuko dute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Preso politikoa zara. Atzo Bizkaiko finala jokatu zen BECen, eta bertsolariek agurretan mila animo, mila besarkada, mila musu... bidali zituzten kartzeletara. Iristen al dira? Zelan iristen dira? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita zara. Zure alaba lehenengoz irten da parrandan. Asteburu guztian ez da agertu, eta agertu denean kontu eske hasi zara. Berak erantzun bakarra eman dizu, eta zu aho zabalik geratu zara. Zer esan dizu, bada? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-28 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok sarri joaten zarete hondartzara uda nahiz negu izan. Eta batzuetan topo egiten duzue, baina ez zarete gauza berbera egitera joaten. Aitor pentsatzera, hausnartzera joaten da. Sustrai, berriz, kontrako intentzioarekin: ez pentsatzera, ez hausnartzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-17 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Igor amama, Aitor iloba. Amamak ez du etxean inoiz gerrari buruzko konturik aipatu. Durangon, datorren astean, Durango 1936 Elkarteak antolatuta omenaldia egingo dieten gerran faxistek hil eta zauritu zituztenei. Eta orain, amamak egunero eskatzen dizu, mesedez, hara eramateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-30 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Jon Barberena, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jon, eguzkia izanen zara, eta zu, Sustrai, farola. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-19 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Eñaut Intxaurraga, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: 18/98 eta gehiago. Hemen inguruan ere bada auzi horren ondorioak jasaten ari denik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-25 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Zuei batere gustatzen ez zaizuen gai bat jarriko dizuet, esan orduko "Puff!" egingo duzuen gai horietako bat. Hurrengo urtean txapelketa dator, baina hori aipatu gabe egitea nahi dut bertsotan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
