Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Bertsolaria: Egaña, Andoni Urtea: 1970 Urtea: 2001Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 7
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sarri entzun dugu bizitza honetan zintzilik gaudela, ta sarri soka batetik zintzilik ere, jaio ere soka batetik zintzilik jaiotzen baigea. Zuek hiru soka izango zerate. Hiru nortasun zuen soketan lotuta egon dira: zu, Andoni, Gashenbrum II mendian zauden soka bat zera, Felixen gerriari hamaika bidaietan lotutako soka. Zu, Aitor, berriz, zuri gogor helduta ibili zian Sakanako sokatiralariak. Eta zu, Amets, lehengo astean ospatu gendun Xalbador hil zala hogeita bosgarren urteurrena, eta zu bere ahots korda izango zara. Beraz, hiru soka, hiru nortasun... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurtengo zinemaldian Donostia saria emateko asmoa zuten Paco Rabali, baina ez du jasotzerik izango. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kasu honetan etorkin bat zara. Zeure famelia osoa hartu eta hor zatoz itsasoan Espainiarantz patera umel ilun batean. Itsasoa zeharkatzen ari zaretela, zure semetxoak galdera hau egin dizu: "Aita, nora goaz?". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-11 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Aritz Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaurko gertakizunek ikusita, derrigortuta gagoz azkenengo informazinoa eta komentarioa zelanbait bertsotan ere azaltzea. Gaur Estatu Batuetan izan dan gertakizunari buruz bueltatxo bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-29 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Abenduaren 31 gauean jarriko zaituztet, Urte Zahar gauean. Badakizue hor tabernariekin-eta badagola halako konflikto bat: tragoa pezetetan ordainduko dugu, baina bueltatu eurotan egingo digute. Andoni, zu tabernaria izango zara. Maialen oraintxe eskatzera joan den mozkorra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jose Luis Gorrotxategi, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Penak kontatzen hastea ez da ona izaten saioan, baina niri gaur, hemen, zuei hiruroi proposatzeko izen bat etorri zait burura: Diego Garzia. Ezagutu zenuten, harreman asko izan zenuten berarekin, korrikalari ospetsu izan zen, korrikan hil zen, baina hori baino gehiago zen Diego Garcia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa