Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Mendea: XX Bertsolaria: Peñagarikano, Anjel Mari Bertsolaria: Mendiluze, AitorBilaketa zehaztu
Emaitzak: 6
1999-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Badakizu gizarte modu honek gauza on asko sortu dituela, baina gaixotasun berriak ere bai. Horietako gehienak buru aldekoak omen dira, estresak, depresioak eta horrelakoak. Gaixotasun horiek sendatzeko medizinaren alor berri bat sortu da eta sekulako dirutzak ordaintzen dituzte aberatsek, depresioekin-eta daudenean; eta mediku horiek daukaten filosofia zera da: gauza guztien alde ona ikusi behar dela, desgraziarik handienean ere badagoela alde ona, eta horri begiratzen irakasten dute. Medikuntza berri horretako medikurik ospetsuena Andoni Egaña doktorea dugu. Beste hauek, berriz, denak gaixo daude eta kontsultan hartuko ditu banan-banan. Desgraziak, depresioak, beren neurak kontatuko dizkiote eta ea Andonik erakusten dien desgrazia horien alde ona. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-12-19 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mendiluze Arnaldo Otegi da, eta Peñagarikano Xabier Arzallus. Biak "Eusko Gudariak" kantatzen ari dira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-11-12 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor Mitch hurakana izanen da eta Anjel Mari, berriz, bizirik baina miseria gorrienean, guztiz gabetua, gelditu den erdialdeko Amerikako biztanlea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-04-12 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Eztabaida latza dago orain, Iraken eraikuntza dela-eta. Eztabaidak utzi, eta eraikitzen hasteko ordua dela uste du Joxe Luisek. Anjel Marik uste du okerra egin duenak konpondu behar duela. Aitorrek, bien erdian, ea oreka lortzen duen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-25 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Lana:
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuek laurak Lezoko gazte kuadrilla bat zarete, eta ikusita Lezon gazteentzat dagoen ekipamendu falta, erabaki duzue marmoldegi zaharra okupatzea. Kontua da joan zaretela marmoldegia okupatzera, eta ertzainak etorriko diren beldurrez gaueko txandak antolatzea erabaki duzuela. Lau lagun zarete, baina laurok nortasun desberdina daukazue. Zu, Peña, mundujalea zara, beti nahi duzuna lortzen duzu: Allerrun apuntatzen zarela, eta taldeko pitxitxia zara; Morixkan apuntatzen zarela, hanka gehien altxatzen duzu, eta Mainontzin apuntatuta Maialeni txapela kentzeko modukoa zara. Zu, Mendiluze, sakona, traszendentala, mistikoa, filosofoa, misteriotsua eta iluna. Zu, Maia, zure historial klinikoan jartzen duen moduan, histeriko paranoikoa zara, haluzinazioak eta agresibitateak uztartzen dituzu. Eta zu, Sarriegi, despistatua, distraitua, autonomoa eta satelitea zara. Laurak elkartu zarete marmoldegian, eta dagoeneko ilundu du.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-03-27 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andolin Eguzkitza hil berri zaigu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa