Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Lana: Binaka gaia-emanda Bertsolaria: Alberdi, Uxue Bapatean bilduma: 2013Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 5
2013-03-09 Ermua Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuek biok trenean zoazte. Ez duzue elkar ezagutzen, baina elkarren aldamenean eserita zoazte. Erabat isilik orain arte, eta bat-batean Uxueri asperdura eta jakin-mina biak batera sartu zaizkio, eta aldamenean eserita daukan Onintzari galdezka hastea pentsatu du. Ondoan jarri eta, "Onintza", esan dizu "Zer, lanetik?", eta Onintzak "Zuri zer inporta zaizu?"; eta jarraitu du: "Bai eguraldi ona, giro ona", eta Onintzak "Bai, zu hizketan hasi arte bai!". Hori izan da hasiera. Gustura entzungo genuke jarraipena.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-03-08 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete, eta gaur ere eztabaida beroa izan duzue zuen artean, jelosia kontuengatik. Aspaldi honetan, Uxue etxetik kanpo dabil desorduetan, gero eta bertso saio gehiago dituelako, bereziki martxoaren zortziaren jiran. Jeloskor zaude, Alaia. Elkarri gaur ere ahotsa altxatu diozue. Nazkatuta, Uxue, balkoira atera zara zigarro bat erretzera. Eseri Uxue, hori da zure balkoia. Alaia, beregana hurbildu nahi duzu, baina urguiluak ez dizu uzten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen haurraren lehen eskola eguna da gaur. Esnatu orduko ja negarrez zegoen, eskolara joan behar zuelako. Bidean negarrez joan da, gelan negarrez dago. Negarrez utzi duzue gelan. Atea itxi duzue, eta joan egin zarete, umea negarrez utzita. Elkarri begiratu diozue, eta zuen begiak ere bustita daude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-02-23 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Ez dakit badakizuen, baina Uxue eta Alaia oso-oso-oso futbolzaleak dira. Arratsalde ederra eman digute gaur Athleticen gol ederra izan zela, besteak, berriz, zuri-gorrien defentsan zulo izugarria dagoela, De la Bella ezinbestekoa dela Realean...
Abiapuntu hori hartuta eskatu nahi dizuet zuek bizitzako zer arlotan zareten zentralak, zer arlotan jokatzen duzuen defentsa modura eta noiz jokatu behar den edo jokatu ohi duzuen aurrelari. Alaiak esango du Uxueren kasua eta Uxuek Alaiarena. Nahi baduzue, erabil dezakezue futbolaz dakizuen hori guztia.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-29 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek lagunak zarete, aspaldian elkar ikusi gabekoak. Hara non, Berlinen aurkitu zarete; bata zein beste, lan bila edo lana bitarteko dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa