Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Lana: Binaka gaia-emanda Doinua: Eguna pasa nekean eta Bertsolaria: Arzallus, AmetsBilaketa zehaztu
Emaitzak: 9
2016-03-06 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Saio honetako afitxan Andoni azaltzen da irakasle moduan eta besteak ikasle gisara. Galdetu Andoniri nahi duzuena eta berak erantzungo dizue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-30 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hotza kendu eta berora joan behar dugu. Hemen daukagu gurekin Jokin Aperribay, Realeko presidente hautatu berria. Zure hitz hauek batzar hartan inork adi-adi jarraitu bazituen, Aitor Realzale porrokatua izan zen, eta irteeran, gainera, hala esan zizun: "Aizu Jokin, zuri aritu zara, obrak gora eta obrak behera, obrak egin behar direla Anoetan... Ados nago. Bat nator zurekin. Baina beste obra klase bat egingo nuke: Anoeta dena estali. Eta datorren Bertsolari Txapelketa Nagusia, hartara, Donostiara ekar dezakegu". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amaia, bada hilabete Ametsekin irteten hasi zinela. Ametsen etxera joaten zarenean, zein mutil txukuna den harrituta gelditzen zara. Gaur, ustekabean, joan zara bisita egitera, eta bere ama topatu duzu mopa hartuta. Astean hirutan garbitzera joaten zaiola esan dizu. Amets egongelan aurkitu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Beti-betiko lagunak zarete. Dena batera egiten duzue, bertsotan, parrandan eta zeinek daki... Gaur, merkealdietara joan zarete, eta hau da egoera: biok topo egin duzue, eta bioi gustatzen zaizuen jertseari tiraka ari zarete, alde banatatik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urte hasierarekin batera dieta egiten hasi zarete; orain, jaten duzuenari kontu handiz begiratzen diozue. Berriaren harpidedunen asteroko zozketan sekulako bazkaria tokatu zaizue Arzakenean; justu oraintxe, jana zaintzen hasi zaretenean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-02-10 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oilagor garaia da orain. Amets zelatan dago begira, oilagorren zain, mugarrian eserita zigarroa errez. Horrela dagoela goarda azaldu da, Irazu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-09-30 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok bata bestearen paperean kantatuko duzue. Zuk, Irazu, Amets izango bazina bezala, eta alderantziz. Hiru egoera jarriko dizkizuet: 1-Bertsozale Elkarteak bertsolari bakoitzaren datu basea egin nahi du. Horretarako bertsolari bakoitzak bere curriculuma egin behar du. Zein da zuena? 2-Aurrerantzean lantokietan ezingo da ez erre, eta ezta alkoholik edan ere. Bertsolariek ere ezingo duzue horrelakorik egin saioetan. Nola sentitzen da bakoitza? 3-2030. urtean gaude. Gaurkoa egun handia da. Horrenbeste urte bertsotan pasatu eta gero, bi bertsolari handi hauei omenaldia egingo zaie. Nola dago bakoitza? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ametsek bere lagunen argazkiak aterako ditu, eta Unaik erradiografiak. Ea biotatik nork erakusten digun gehiago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-02 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo Arrasaten Maritxu Kajoi ospatu zuten, eta Iurretan Migeltxu Kajoi. Amets, Migeltxu Kajoi eta Jon Maritxu, gaur ohe berean esnatu zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa