Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Lana: Binaka gaia-emanda Bertsolaria: Amuriza, XabierBilaketa zehaztu
Emaitzak: 48
2006-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabier Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek aita-alabak zarete. Joandako hamasei urtean izango zenituzten haserrealdi batzuk, baina Xabierrek min, benetan, behin hartu zuen, Mirenek esan zionean "Aita, matxista hutsa zara". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-04 Lezama Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Azpillaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amuriza kukua eta Azpillaga txantxangorria. Badakizue zer gertatzen den. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-12-13 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xabier, zu Kirikiño Ikastolako irakaslea zara azken hogeita bost urteotan. Zu, Peña, orain dela hogeita bost urte Kirikiñoko ikaslea izan zinen, ikasle bihurria, okerra, txarra. Gaur, Amuriza Kirikiñoko zuzendaria da, eta inspektoreari etortzea tokatu zaio, eta non agertzen den Peña inspektorea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-05-04 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldiko lagunak zarete, orain urtebete baino gutxiago jubilatu berriak gainera. Jubilatu osteko urteak ahalik ondoen pasatzeko plan ezberdinak egin dituzue: Amurizak orain artean bezala jarraitu nahi du, ez gehiago ez gutxiago; orain artekoak egiteaz konformatzen da. Telleriak, ordea, orain arte ase ezin izan dituen gurari guztiak asetzeko asmoa du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urtea ere badoa aurrerantza, danetarik pasatu jaku aurtengo urtean: hauteskundeak, aurreko ligan ia Reala ta Osasuna behera, txapelketa ere hor egon da, dorreak be erori ziran Estatu Batuetan... Ez dakit nik honek biak ze balantze egingo dauskuen urtekoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bixok emakumiek zaree, tratu txarrak jasan dabezan emakumiek. Xabier ez da ausartzen denuntzixie sartzen, eta Irazu gaur da denuntzixie sartzera doien egune. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-23 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gurasoengandik-eta entzunda daukat, garai batean, baserrietako seme-alabak-eta lehen lanaren jornala beti etxean uzten zutela. Alabak, Maialenek, bere lehen jornala irabazi dau, ta gastatu be bai, baina ez etxean utzita, ez dakigu non, Amurizak, bere aitak, ez duelako ogerlekorik ikusi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-05 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor Mendiluzek uste du Xabierren bizar horrekin ez deikela muxurik eman fundamentuz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xebastian, bolada honetan etsipenak jota dexentetan habil, eta hire etsipena leuntzeko asmotan pasiora ateratzen haiz mendira. Eta mendian entzuten duan bakarra duk udazkenean kantatzen duen txori bakarraren kantua, txantxangorriarena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bakarrizketa bik elkarrizketa bat osa al dezakete? Andoni, hi, naufrago bat haiz itsasoaren erdian ohol baten gainean. Badator itsasontzia Amurizak gidaturik. Ikusi hau, eta aurrera egin beharrean gelditu egin da. Biok zaudete elkarri begira, baina elkarrengandik urrun, eta gogoetan hasi zarete, baina ez diozue elkarri entzuten. Naufragoa hasi, neurri eta doinu egokian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek, orain artean, Internet bidez garatu dituzue zuen arteko harremanak. Azken bi urteotan, elkar ezagutzetik elkar maitatzera heldu zarete. Gaur duzue lehenengo aldiz elkar ikusteko zita eta orain arte, hala nahi zenutelako, ez duzue ezer jakin zuen adinari eta sexuari buruz. Lehen ezkontzekoak zineten; orain ez dakit. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Xabier, modan dagoen Santiagoko bide hori egiten ari zera eta errepidean zoazela, estu eta larri, izerdi patxetan, Sebastian kamineroarekin topo egin duzu; pala kontra itzalean jarrita hor dago lasai kamineroa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi lagun zahar dira eta ezkonduta bizi dira biak. Xabierrek dio bikotearekin leiala izan behar dela eta bera hala dela. Jonek, berriz, ezetz, bera askoz ere liberalagoa dela eta ez duela leiala izan beharrik emaztea maite izateko, eta gainera ez dela leiala bere bizitzan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-06-14 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok senar-emazteak zarete: Mikel senarra, Amuriza emaztea. Emaztea haurdun dago eta jadanik sartu dute erditze gelara. Mikel kanpoan utzi dute, ate ondoan. Trantze txarra daukate orain pasatzeko; esplikatu dezatela nolako trantzea den. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-05 Deba Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikote bat zarete. Ume bat ekarri nahi zenuten, Jon emaztea haurdun geratu da, eta lau hilabetera egin dioten frogan, barruan zazpi ume dituela azaldu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Patxi Etxeberria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur zuek biok zarete seikoteko bertsolaririk zaharrenak eta badakizue ondo duela zenbait urte nola ibiltzen zineten bertso saioetara joateko: trena, autobusa... hartu behar. Gaur egun, bertsolari bakoitza bere kotxean ibili ohi da. Urte gutxiren buruan ez al dira gauza asko aldatu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-03-22 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bihar eguerdia da eta Bilbon zaudete. Biok elkarrekin istripua izan duzue presaka zabiltzatelako. Unai erramu eguneko prozesiora doan apaiza dugu eta Xabier, berriz, Korrikaren azken ekitaldiko bertso saiora doan bertsolaria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-02 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrekin bizitzen jartzea erabaki duten neska-mutilak zarete. Nola banatuko dituzue etxeko lanak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-08-29 Oiartzun Plaza librea [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iñaki, barberoa zara, Xabier ilea moztera etorri zaizu baina belarri puska kendu diozu mozterakoan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-01-09 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jose Luis Gorrotxategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gorrotxategi (serenoak) gaueko ordutan kalean zarataz aurkitzen du Amuriza (alkatea) eta kartzelara eramaten du, han konturatzen da alkatea dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa