Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Arregi, Juan Jose" Pertsona: Azkune, LaxaroBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1210
2001-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek ere, entzule guztiek bezalaxe, ikusi duzue, hor atzean Bai Euskal Herriari jartzen duela, baina nik nahi nuke zuek esaldi hori edukiz betetzea: nolako Euskal Herria nahi dugu edo nahi duzue? -kasu honetan zuek kantatu behar duzuenez-; zer daukagu ezinbesteko Euskal Herri horretan eta zer daukagu eginkizun? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-28 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastian psikiatrarengana bisitan etorri da Andoni, gauean oso amets arraroak egiten dituela eta. Amets arraro horiek kontatzen hasi beharko du lehenengo ametsa egin duenak, gero emango dio honek sententzia edo zergatia edo... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-02 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia, Oihane Perea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kriseilu baten sua dugu gaur irudi, eta nik zuei galderatxo bat: su horri bizirik, sututa, nola eutsi, gure artean dugun haize zakar honen inguruan? Gure artean ditugun istilu guzti hauekin nola eutsi diezaiokegu oraindik ere suari itzali gabe? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-22 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senar-emazte jarriko ditugu; Joxe Agirre Joxe Agirre izango da eta Murua emaztea. Merkealdia aprobetxatuz Donostiara joan dira erosketak egitera. Arratsaldea pasatu dute eta gustukorik andreak ez dio ikusi probatu dituen arropa guztietan. Ez dakit nola etorri izango zareten etxera. Konta ezazue arratsaldeko ibilera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-11 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hauek dira bi zestoar guraso, beren alabak futbolean oso onak direla eta orain Europara omen doazela, Belgikara, eta kezkatan daudenak, "zer kirol klase egingo ote dute gero gure alabek Europan?". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-05-23 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zumaiako faroa. Keinuak egiten ditu leku guztietara. Zer esana izango du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastian gotzainari bisita egin dio Anjel Mari Usurbilgo apaizak, Erromako zenbait erabakik -preserbatiboak direla, homosexualen ezkontzak direla...- sortzen dizkion buruhausteak direla eta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-02-20 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azkoitian dagoen kultur ingurune ezagunenetako bat Matadeixe izenekoa da seguru asko, garai batean ganadu hiltegi abandonatu bat izana eta gazteek martxan jarri zutena. Bertso pare bat mereziko ditu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-17 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal Herrian dugun pentsalari handi batek, Joxe Azurmendik, bere liburu batean dio euskaldunok artxipielago bat omen garela, eta justu banatzen gaituen hori omen da elkar lotzeko ere dugun lokailua: itsasoa. Nik zuei galdetzen dizuet, ea euskaldunon artean zer den bai berezi eta bai lotzen gaituena ere. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-10-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gipuzkoako herri arteko txapelketan elkarren kontra aritzekoak dira hauek, Zarautz Jai Txiki eta Azpeitia Oñatz taldeetan. Baina justu txapelketa honetan, fase honetan behintzat, ez zuten elkarren kontra aritu nahi; elkarri beldur pixka bat badiote, ez dakigu zergatik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-10-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Amodioa edo maitemina edozein adinetan lora daitekeela esaten da. Zer berezitasun ditu haurtzaroan, gaztaroan, helduaroan eta zahartzaroan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-24 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amona eta iloba bizi zarete etxean eta amona hasi da ilobaren prakak garbitzeko poltsikoak husten, eta halako zorrotxo berezi bat aurkitu du barruan, nonbait ilobari kentzea ahaztu, eta hor hasi zaio amona galdezka zer den hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gure inguruan horrenbeste ika-mika, gorabehera, ezinikusi eta ezin entzun badago. Errepaso bat emaiozue bakoitzak ikusten duenetik, gure honek irtenbiderik baduen edo nondik ikusten diozuen konponbidea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Omer Bertin Oke, jatorriz Afrikako Beningoa zara, Euskal Herrian finkatua. Immigrazio zuzendaria zara urritik. Euskaldunok arrazistak ote gara? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Derrigorrezko soldadutza bukatu omen da, baina jo dezagun zu intsumiso izateagatik oraindik kartzelan zaudela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-04-12 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Barre egin nahi eta / ezin asma nola Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-04-12 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Eztabaida latza dago orain, Iraken eraikuntza dela-eta. Eztabaidak utzi, eta eraikitzen hasteko ordua dela uste du Joxe Luisek. Anjel Marik uste du okerra egin duenak konpondu behar duela. Aitorrek, bien erdian, ea oreka lortzen duen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-02-22 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni Ana Botella da, eta Irazu Aznar. Gerraren aurkako manifestazioak ikusten ari zarete telebistan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ohartuko zineten nik esan gabe ere, orain arte Senideak bezala ezagutu izan duguna, gaur Etxerat ikusi dugula. Ikur berri bat beraz, eta ikur horren atzean izango dira aldaketak ere, baina urte honetan eta inguru honetan zer aldaketa nahiko zenituzketen, hori da nik eskatzen dizuedana, hori kontatzea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ametsek bere lagunen argazkiak aterako ditu, eta Unaik erradiografiak. Ea biotatik nork erakusten digun gehiago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
