Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Etxebarria, Joserra" Pertsona: Mendizabal, MikelBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1328
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mendizabal, zu adineko gizona, ohitura zaharrak galtzen ari direlako tristeturik zaude eta zu Larrañaga, berriz, ohitura berrien zalea zaitugu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1984-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano, Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lazkao Txiki, zuk, kontu egizu San Antonion izan zarela. Eta Durangon trena hartu eta etxera zatozela, ama-alaba batzuk eseri zaizkizu aurrean. Haiekin berriketan hasi zara. Lazkano ama eta Mendizabal alaba. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskararen egoera dela eta zuek biok iritzi desberdinak dituzue. Zuk, Egaña, etorkizun beltza ikusten duzu. Mendizabal, ordea, baikor eta itxaropentsu agertzen zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aste honetan Mariano Ferrer kazetari ezagunari entzun diodan honek bi-hiru bertso kantatzeko lain ematen duela iruditzen zait. Goiz batean, aste honetan, Mariano lanera doala, albisteak ematen ari zen Espainiako irrati bateko esatari batek Peruko berri eman eta Euskal Herriko berrien txanda iritsi zenean, hala bota omen zuen: "Euskal Herriko albisteei dagokienez, ez dago amaren seme edo alabarik ulertuko dituenik; beraz, ez ditugu aipatuko eta aurrera segituko dugu". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Liburuaren eguna dela eta ez dela, ikusten ari gara aurten ekitaldiak nola aurreratu dituzten, Aste Santuarekin egokitu dela-eta. Hala ere, behin baino gehiagotan entzun diagu, benetako literatura komun publikoetako ateetan idatzita dagoela. Irudimena erabiliz, egin ezak kontu, atzeko horietako bakoitzak zer esaldi, zer lelo idatziko lukeen komun publiko bateko atean; eta zuek, nahi baduzue, erantzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen Bergaran Jardunek bultzatuta ezagunak dira amodiozko gutunen lehiaketak. Amodiozko gutunak idatzi behar ditugu. Beraz, bertso bana eskatuko dizuet eta horrek gutun bat osatuko du. Hiru gutun desberdin osatu behar ditugu. Batek hasiko du gutuna, besteak segi eta hirugarrenak bukatuko du. 1.- Gure herri honi buruzkoa 2.- Oporrei buruzko amodiozko gutuna 3.- Pertsonei buruzko amodiozko gutuna, baina gure inguruan imagina ditzakezuen pertsona ezinduei buruzkoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-27 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jokin, aitona, tabakoa utzi nahian dabil. Gaur, Mendizabal biloba topatu du ezkutuan erretzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-28 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urte honetako bi egun garrantzitsu, oso ospetsuak izan direnak, aipatuko dizkizuet: bata, maiatzaren hamahirua, bestea, irailaren hamaika. Biak zein baino zein esanguratsuago. Baina jakin nahi genukeena da zeinek izan ote duen eragin handiago, hauteskundeetako emaitzek, alegia, maiatzaren hamahirukoak, ala dorre bikien suntsiketak, irailaren hamaikakoak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-03 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertsolaritzan urte asko daramatzazue eta bide horretan une gozoak eta gaziak igaroko zenituzten. Konta itzazue mementorik gozoenak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hainbat iragarki ikusi ditugu, irratian entzun ere bai, eta gaur honela zioen: "Zazpi egun falta dira". Zer datorkizu burura? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-17 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal Herrian dugun pentsalari handi batek, Joxe Azurmendik, bere liburu batean dio euskaldunok artxipielago bat omen garela, eta justu banatzen gaituen hori omen da elkar lotzeko ere dugun lokailua: itsasoa. Nik zuei galdetzen dizuet, ea euskaldunon artean zer den bai berezi eta bai lotzen gaituena ere. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-05-24 Alaitza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Mikel, Itoizko urtegiko horma zara. Zu, Amets, urtegi hori kaiolatzen duen ura. Azkenaldian euri jasa handiak izan dira, eta horma pitzatu egin da. Ez dakigu nork egingo duen gehiago: hormak edo urak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Hi ez haiz ba izango / ekologistea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Apustutik bakarrik / ezin al da bizi? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Honela dio abesti zahar batek: "Zenbat gera, lau, bat, hiru, bost zazpi?" Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-06-13 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mikel euskal preso bat izango da eta Murua gurasoa. Aurrez aurre egoteko izan duzuen aukera gutxi horietako batean izan duzuen elkarrizketa gogoratuko dugu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-04-04 Segura Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Andoni oso dibujante ona dela badakigu eta gazteagotan tatuajeak egiten ibili zela ere bai. Atzeko horiei denei bana egin zenien, eta orain, traizioz, jakin nahiko genuke zer marrazki egin zenion atzeko bakoitzari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-04-26 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialeni galdera bat egingo diot eta bertso bakarrean erantzun beharko du. Maialenek bota duen bertsoa edo arrazoia mejoratu egin behar du ahal badu, eta Xebastianek Andonirena mejoratu behar du. Zenbat pisatzen du egitazko penak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-04-26 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialeni galdera bat egingo diot eta bertso bakarrean erantzun beharko du. Maialenek bota duen bertsoa edo arrazoia mejoratu egin behar du ahal badu, eta Xebastianek Andonirena mejoratu behar du. Zer kolore du miseriak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bi pertsona erabat desberdin zarete; Mikel guztiz baikorra, gauza guztiei alde ona aurkitzeko joera duena, eta Andoni erabat ezkorra, gauza guztiak beltz eta ilun ikusten dituena. Egoera honen aurrean zaudete: basamortuan zoaztela zuen garraiobide zenuten ganbelua akabatu zaizue, eta han zaudete biok elkarri begira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa