Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Intxausti, Joxe" Pertsona: Arzallus, AmetsBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3295
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egia da, atzeko seiei begiratuz gero, seguruenik ia denen etxeetan Jon Lopategik deituko balu esanaz euren semea edo alaba bertsotan hasteko ahalegina egingo duela eta entrenatzen joango dela, gehienetan pentsatzen dut jakingo zutela Jon Lopategi nor den. Gurean ez. Gurera behin deitu zuen Juan Lopategi izeneko batek, eta Mari Carmenek hartu zuen. Juanek azaldu zion Fredik bertsotan egiteko talentua zuela eta Kanpantxu deituriko leku batera joan behar zela. Mari Carmenek ordurako Frediri matrikula ordaindua zion, American School-en uda pasatzeko. Zuek ez zarete izango Mari Carmen eta Jon Lopategi. Beno, Amets, zu Jon Lopategi izango zara. Zu, Onintza, Jon Lopategi eta bertso mundua ezagutzen ez duen ama bat. Jonek deituko dizu esanaz zure seme edo alaba bertsotarako itzela dela, baina zuk ez dakizu zer den hori, eta ez daukazu garbi hori ona denik zure semearentzat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: 1934koa zen Jon Lopategi eta bera ume-ume izanda tokatu zitzaion, hiru urterekin, Gernikako bonbardaketa. Hiru urterekin Muxikan beldurtuta erabaki zuten trenbide azpiko estolda zulo batean egotea egun eta erdian. Eraman gaitzazu une horretara Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-05 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Unai Iturriaga, Julio Soto, Alazne Untxalo
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Unai Iturriagak urteak betetzen dituela eta, zuetariko bakoitzak landare bat oparitu nahi diozue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Amets, duela dozena bat urte, Hitzetik Hortzeran lanean ari nintzenean, emakume bertsolarien inguruko programa monografiko bat egin genuen. Dozena bat emakume elkarrizketatu nituen eta tartean hiru gizonezko. Gure adin kide samarra den bertsolari batek hala esan zidan momentu batean: “Nik ez dakit asteburuero karteleko gizon bakarra izango banintz nola eramango nukeen. Ez dakit nola biziko nukeen egoera…” Amets, gaur zuri egokitu zaizu gisa horretako egoera bat. Zer gertatzen da proportzioak aldatzen direnean? Desberdin ikusten dira gauzak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Dena jakin behar izaten duen izeba marmartia, kotilla, zara Maialen. Haritz oraintxe parrandan hasi berria den familiako gaztetxoa. Eta aitona sinpatikoa Amets. Sanpedrotako urteko bazkaria da, eta Haritz neskaren bati gerritik helduta, belarria berotuz… ibili dela jakin dute etxean. Baina, ez dakite nahi beste. Galdezka hasi dira bazkarian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Apiril erdian Berrian Andonik honela idatzi du: “Gile gara gu ere, kulturgile. Baina ez gaituzte esentzialtzat jotzen. Pandemia honek begi-bistan ipini du kontraesana: denek kulturgileen lanetik jotzen dute itxialdia goxatzeko. Eta, aldi berean, txakurraren ipurdia gara, bai lanera itzul gaitezen aurreikuspenetan eta bai laguntza-poltsen lehentasunak ipintzeko garaian ere. Guk entretenimendu hutsetik haragoko zerbait bagarela sinesten dugu, herri baten bizkarrezurra eraikitzeko garaian kultura ezinbestekoa dela. Nahi dugulako gara sortzaile eta kulturgile."
Zu ere, Amets, kulturgilea zara. Nola bizi izan duzu azken bolada, kulturgintza ikuspegitik eta soldata aldetik?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-04 Berriozar Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Euskal Hezkuntza Sistemak, euskarak eta euskaldunok beste kolpe bat jaso dugu gaur. Mendigorriko
gurasoek haurren ikasturtea D ereduan hasteko eskaera egin zuten eta Nafarroako Auzitegi Gorenak
ezezkoa eman du.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Komunikazioa, oso orokorretik jota, informazioa trukatzeko prozesu soziala da. Hizkuntza omen da gizakiak komunikatzeko asmatu duen metodorik osoena. Badaude ikerketa batzuk diotenak %10a komunikatzen dela hitzen bidez eta %50a gorputz adierazpenen bidez; eta gainontzekoa, ahotsaren tonua, erritmoa, musikaltasuna eta abarren bidez. Gai izango al zinateke zuen ondoan dagoen bertsolariak gorputz keinuarekin zer esan nahi duen asmatzeko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-13 Suhuskune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nerea, ze aurreiritzi dituzu Iparraldeari buruz? Amets, saiatuko zara gu defenditzen, aurreiritzi horiek guztiak hausten edo aztertzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-14 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai Bilintx zara. San Sebastian egunez bere etxean bonba lehertu eta ondorioz hil zen bertsolari donostiarra. Badakigu Loiolako erromeria batean ezkontzeko eskatu zeniola neskatxa bati eta hark ezetz esan zizula. Baina ez dakigu zergatik. Atzekoak izango dira neskatxa hori, eta beraiek esango dizute zergatik esan zizuten ezetz. Unai zuk erantzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-03 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kartzelatik aterako diren bi azken euskal presoak zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-03 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Bartra, Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Inauterietan marrazki bizidunez mozorrotzeko gaia jarri dute Pasai Donibanen. Zu, Iker, mozorro lehiaketako epailea zara eta zure bertsokideak aurkeztu dira bertara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Txapeldun izanak zarete zuek. Sebastian 1986an eta 2009an* Amets. Zer izan zen zuentzat hura? Eta, gaur egun nola bizi duzue?
*Gai-emailea dataz nahastu da, A. Arzallusek ez baitzuen 2009ko Bertsolari Txapelketa nagusia irabazi.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bertsolariek ere beren kanabera jarriko dute Etiopiari laguntzeko
[Prentsa]2012-05-10. Gara [Egunkaria] Fitxa ikusi
Bertsoaren jolasean domino fitxa bakoitzak du zeresana
[Prentsa]2012-01-29. Gara [Egunkaria] Fitxa ikusi
Manex Agirre: "Pribilegioa da saioan parte hartzea, ni oso gustura nago"
[Prentsa]2012-01-27. Goiena [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Biharamuna, igandez, familia giroan Elorsoroko egongelan
[Prentsa]2012-01-09. Gara [Egunkaria] Fitxa ikusi
Xilaba, la première demi-finla e à Hendaye
[Prentsa]2012-10-21. Le Journal Du Pays Basque - Euskal Herriko Kazeta [Egunkaria] Fitxa ikusi