Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Iraola, Rufino" Lekua: Gernika-LumoBilaketa zehaztu
Emaitzak: 608
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Loidisaletxe santua dugu eta Mendizabal santu hori garbitzen ari den neskazaharra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Bost seme-alabaren ama zaitugu. Gaur ohartu zara zure seme-alabek ez dutela zure beharrik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-04-26 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur arratsaldeko lau eta erditean hirurogei urte bete dira hogei hegazkin alemaniarrek, Francoren esanetara, Gernika borbardatu zutela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea izango zarete zuek, Arkaitz gizonezkoa eta Amets andrazkoa. Urte batzuk dira elkarrekin zabiltzatela, eta azkenaldian zuen arteko harremana ez da hain ona, eztabaida izugarriak izaten dituzue, eta irainak ere gero eta handiagoak. Eta gaur, eztabaidarik handiena eduki duzuen honetan, Arkaitzen ukabila honaino altxatu da, eta biok begiratu diozue ikaratuta ukabilari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: 8719600510 Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kolore ezberdinetako lauki txikiz osatutako kubo bat eman dio Josu Goikoetxeak Sustrairi, Kubrick-en kubo bat, alegia, eta "Horrela hartu genuen mundua" esan dio, kolore bereko laukiak elkarren ondoan jarrita; baina gero dena nahastu du, eta "Horrela utzi dugu mundua" azaldu dio.* Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azaleko berbetatik harago joan behar duzuen gai horietako bat da hau. Zu, Unai, izango zara Euskal Herriko negua, luzaroan bizi izan dugun negua, eta zu, Sustrai, izango zara ate-joka dabilen udaberria. Baina kontuz! Harroegi ikusten duzu udaberria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok seme bakarreko bi ama zarete eta normala den moduan asko maite dituzue zuen semeak. Baina guztiz desberdinak dira seme horiek: Jon, zure semea golfo hutsa da; Aitorrena, berriz, formal-formala. Jaiak heldu dira, Gernikako jaiak, eta Jonek ez du ikusi bere semea bost egunetan, baina Aitorrena egunero gaueko hamabietan etxean agertzen da. Defenditu itzazue zuen semeak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertso saiora zatozela, Gernikara, Zugaztieta parean kriston kontrol zatia topatu duzu: Goardia Zibila; eta horrelako itxuragaz, gelditu egin zaituzte: gazte izanda, pegatinaren bat ere izango zenuen kotxean...eta ea nora zoazen galdetu dizu goardia zibilak; eta "Gernikara"; eta ea zertan, bertsotan; "zu zer zara ba?"; "bertsolaria;" "¿y eso qué es?" Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egia da, atzeko seiei begiratuz gero, seguruenik ia denen etxeetan Jon Lopategik deituko balu esanaz euren semea edo alaba bertsotan hasteko ahalegina egingo duela eta entrenatzen joango dela, gehienetan pentsatzen dut jakingo zutela Jon Lopategi nor den. Gurean ez. Gurera behin deitu zuen Juan Lopategi izeneko batek, eta Mari Carmenek hartu zuen. Juanek azaldu zion Fredik bertsotan egiteko talentua zuela eta Kanpantxu deituriko leku batera joan behar zela. Mari Carmenek ordurako Frediri matrikula ordaindua zion, American School-en uda pasatzeko. Zuek ez zarete izango Mari Carmen eta Jon Lopategi. Beno, Amets, zu Jon Lopategi izango zara. Zu, Onintza, Jon Lopategi eta bertso mundua ezagutzen ez duen ama bat. Jonek deituko dizu esanaz zure seme edo alaba bertsotarako itzela dela, baina zuk ez dakizu zer den hori, eta ez daukazu garbi hori ona denik zure semearentzat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon Lopategi Bizkaiko bertsolaritzaren sustatzaile nagusia izan da. Titulu handia, baina lasai esan daitekeena eta horrek esan nahi du Bizkaiko bertsolaritza besteen aurrean defendatu behar zenean ere hala egiten zuela. Aitor, zer leku du Bizkaiak Euskal Herriko bertsolaritzan eta zer leku dauka Gipuzkoak? Merezi duena, apur bat gehiago edo apur bat gutxiago? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: 1934koa zen Jon Lopategi eta bera ume-ume izanda tokatu zitzaion, hiru urterekin, Gernikako bonbardaketa. Hiru urterekin Muxikan beldurtuta erabaki zuten trenbide azpiko estolda zulo batean egotea egun eta erdian. Eraman gaitzazu une horretara Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Frediri Jon Lopategik oparitutako txirula ekartzeko eskatu diot. Zuk Lopategirena egingo duzu Fredi, eta ez dizuet gairik ipiniko. Honezkero ez badago dena esanda, oraintxe duzue aukera esateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-07-05 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Aitor Bizkarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Pertsona biren alde bana zarete. Frantzian poliziak gazte bat tiroz hil berri du eta protesta handiak izan dira. Batek etsipenetik kantatuko du. Besteak, aurre egiteko jarreratik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustrai gau giroko tabernako atea zara. Zure azalean pegatina eta pintada asko daude. Saioa dator komunera, duela hogei urte zure azalean pintada bat egin zuena. Errotuladore bat atera du berriro. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-15 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: 20 urte egon zara kartzelan; urteetan sakabanatuta eta dispertsatuta, azken biak Euskal Herrian. Azken hilabeteetan erdi-askatasunean eroan duzun pultsera uztera joan zara gaur Basauriko kartzelara. Zigorra amaitu duzu; azken egunera arte eduki zaituzte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Auzorik hurreneko bi baserritar zarete, Murua eta Loidisaletxe-II. Baso batekin auzitan zabiltzate aspalditxo honetan. Gaur baso hori sutan dago eta biok baso horren barrenetik begira aurkitzen zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1979-12-30 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Txomin Ezponda
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Jaio eta hil behar / hori degu lege Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Joxe Mari Lertxundi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ospital berean zaudeten bi gaixo zarete, Areitio hiltzeko desiatzen, Lertxundi hiltzeko beldurrez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-11-01 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Jon Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok sarean eroritako bi arrain zarete. Arozena, haundia zarelako, kajara bota zaituzte; eta zu, Enbeita, neurririk ematen ez duzulako, berriro uretara. Elkar agurtzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa