Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Lekue, Etxahun" Pertsona: Iturriaga, UnaiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2777
2012-05-19 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iparragirre kantaria urretxuarra zen, eta kantu ezagun asko harenak dira. Haietako bat zuei garai batean asko gustatzen zitzaizuen: "Biba Errioxa biba Naparra / arkume onaren iztarra. / Hemen guztiok anaiak gara / hustu dezagun pitxarra. Glu, glu, glu, glu...". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-01 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain jarriko dudan gaia benetan gertatua ei da Lekeition. Jon, zu, tabernaria zara, eta Unai lapurretan egiteko asmoz sartu da tabernara. Bere plana da komunean sartzea, badaki sabai faltsua daukala. Han goian ezkutatu taberna zarratu arte, eta orduan jaitsi eta osteko asmoa daukazu. Baina taberna oraindik zabalik dagoela, sabaia jausi egin da. Zarata itzela atera duzu, eta harrapatu egin zaituzte. Gainera, bertako herritarra zara, ezagutzen zaituzte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-15 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Abenduaren 25a, Eguberria ospatzeko asmotan bazkaritan hamar lagun elkartu zarete. Lagun edo, esateko modu bat da: familia. Kontxiren etxean elkartu zarete. Unai, zure arreba da Kontxi. Zu bikoterik ez duen gizona. Julio Markelekin etorri da. Zure beste anaiarekin Unai, eta Kontxiren anaia ere badena. Ekhiñe alaba ekarri du berekin, aurreko bikotekide batena. Kontxik horrez gain, bi biki ere badauzka, Pupu eta Lore. Bederatzi urte. Jose Joakinekin izan ditu, baina ezin da bertan egon lana egin behar zuelako. Baina haren ama bai, hor da Rosario. Eta bederatzi jaten duten lekuan hamarrek ere jaten dutelako, bizilagunari ere etortzeko esan dio Kontxik, Ukrainatik etorritako Aleksei. Ez dakit ardoaren eraginez edo txanpainarengatik den, baina Julio ez da isiltzen bazkaritan. Unaik gutxitan hartzen du hitza, baina ez da oharkabean pasatzen hitza hartzen duenean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-14 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai Bilintx zara. San Sebastian egunez bere etxean bonba lehertu eta ondorioz hil zen bertsolari donostiarra. Badakigu Loiolako erromeria batean ezkontzeko eskatu zeniola neskatxa bati eta hark ezetz esan zizula. Baina ez dakigu zergatik. Atzekoak izango dira neskatxa hori, eta beraiek esango dizute zergatik esan zizuten ezetz. Unai zuk erantzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hurrengo gaia Zaballako espetxetik helarazi diguten eskutitz bat da: “Aupa lagunak! Hauxe duzue Zaballatik biok kantatzeko bidalitako gaia: Zaballako bertso eskolan egon zarete duela ez asko. Badakigu bertan trebatu eta gauza on asko ikasi dituzuela. Kanta iezaiezue entzuleei zer ikasi duzuen Zaballako meriendetan. Besarkada handi bana guztiei eta ondo pasa jaiak. Zaballako bertso eskolako kideak.”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-26 Otxandio Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai, Martin Zabaleta zara, eta Andoni, Pasang Temba, xerpa. Duela 44 urte Everesteko tontorra partekatu zenuten ikurrina baten inguruan, eta gaur, Otxandioko herri mendizale honetan batu zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Telebista eta irrati kate gehienak gazteleraz, egunkariak ere bai, Netflix ingeleraz eta gazteleraz… eta gainera entzun behar dugu gu garela euskara inposatzen dugunak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertso munduan dirua falta da; hori beti pasa izan da, baina dirua zelan lortu metodo berriak daude: Bertsozale Elkarteak pentsatu du kalendario erotikoak ateratzea: bonberoak bezala kamiseta barik eta hola, baina bertso batez lagunduta. Zuek lasai zeundeten zuengana etorriko ez zirelakoan, baina ez, denerako gustuak eta publikoak omen daude, eta zuengana jo dute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo baserritar eguna izan zen eta ekitaldi jendetsuena idi-dema izan zen. Lehenengo txanda goizeko 10:00etan, hilerri ondoko plazan. Oiartzungo harriari tiraka bi idi pare, harriak ia 2.000 kilo, eta zuek biak han. Zu Maialen idizale amorratua, hutsik egin gabe hurbiltzen dena, eta gaur ere egingo duzu egundoko apustua. Eta zu ere Unai plazan zaude, pankarta bat eskuan eta animalien aldeko aldarriak ahoan. Eta elkarren parean zaudete idi-demak noiz hasiko, zeinek zeini begirada zorrotzagoa luzatuz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikus-entzunezko ondarea aztergai, Xenpelar Dokumentazio Jardunaldietan
[Prentsa]2017-05-02. Tolosaldeko Ataria [Egunkaria] Fitxa ikusi
Jon Maia : "«Zamora», «Extremadura», «abuela» eta abuelo» hitzak esatera nindoan bertso hartan"
[Prentsa]2017-06-03. Gara [Egunkaria] Fitxa ikusi
Belaunaldi baten erretratua egin dau Jon Maiak 'Berriak jaio ginen' liburuan
[Prentsa]2017-06-08. Bizkaie! [Aldizkari elektronikoa] Fitxa ikusi
Igor Elortza: “Gu ta Gutarrak bukatuta, harra gelditu zitzaigun kalera ateratzeko”
[Prentsa]2017-07-24. Ipar Euskal Herriko Hitza [Egunkaria] Fitxa ikusi
