Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Xardia" Mota: Bat-bateko bertsoaldiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 10490
2007-08-08 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Juaristi, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peña, zu, ikaslea zara, eta Juan Mari irakaslea, eskola berean. Zuen artean konfiantza handia izan da, handiegia askotan. Dakigunez, egoera hau ez da zuen eskolan bakarrik gertatzen, eta Gobernuak erabaki du irailetik aurrera errespetuz tratatu beharko duela irakaslea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-07 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal txirrindulari bat zara, Iban Mayo. Astebete daramazu etxetik irten gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-07 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioak nola doazen jakin behar dugu orain. Alde batetik, Maialen, Fernando Puras izango dugu; eta Iratxe, Patxi Zabaleta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Oihane Perea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal prentsa arrosako lehen programa da ETB1en; platoan zaudete laurok eta zuzenean hasteko segundo batzuk falta dira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitona-bilobak izango zarete, Irazu aitona eta Maialen biloba. Maialen motoz joan da parrandara, eta goizean eguna argitzerako etorri zara etxera. Aitona leihoan zenuen zain, aurpegi zurbil eta kezkatuarekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete, Maialen ama eta Amaia alaba. Maialen, zu zara alabaren txofer ofiziala: zuk eramaten duzu eskolara, entrenamenduetara, parrandara... Gaur ere eraman duzu parrandara. Hortxe dator Amaia goizeko lauretan; hamaiketatik zain egon zara autoan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Erraustegien gaiak eztabaida handia sortu du azkenaldian gure artean. Zuek zer iritzi duzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-29 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iratxe Ibarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo gauera arte lagunak izan zarete. Atzo gauean zerbait gertatu da lagunez gainerakoa. Oraintxe itzartu zarete, eta kopletan hasi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-29 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Iratxe Ibarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Lana, umeak, egunerokotasunaz pixka bat nekaturik, astebete libre hartu eta Bartzelonara joan zarete, biok bakarrik, luxuzko hotel batera. Hoteleko gelan zaudete zigarrotxo bat erretzen lasai-lasai, telebistari adi. Bat-batean argia joan da, eta ilunpean geratu zarete, luzerako, itxura batean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-28 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur bertan jakin dugu 2006ko azaroan PNVk, PSOEk eta Batasunak hamaika bilera egin zituztela Loiolako santutegian, oinarrizko akordio politikoa adostu nahian. Batzuek diote oso gertu egon zela akordioa, beste batzuek ezetz; eta zuek zer diozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-27 Berango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Ugartetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Karabana luzea, kilometrikoa, eta hortxe dago Beñat auto barruan, gogaituta, hondartzara heltzeko gogoz; Berangon dago, semaforo parean geldituta, eta Andoni kristal-garbitzailea hurbildu zaio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-25 Gorliz Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Telebistari begira zaude zure ziegan. Bakartia zara, azkenaldian hain ezagun egin den lapur bakartia. Telebistan etengabe ari dira zure atxiloketari buruzko irudiak ematen. Zer darabilzu buruan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-25 Errenteria Plaza librea [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-25 Gorliz Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gorlizeko jaietan erromeria antolatu dute. Hor dago Onintza, edadeko andrea, kartetako koadrilarekin; eta horretan dagoela, dantza eske etorri zaio Xabi, auzoko mutilzaharra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-13 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mari Errauskinen bigarren bertsioa egin behar dugu. Maialen, dantzaldira joateko baimena eman dizu Hada Madrinak, baina hamabitan ez zara etxera joango, hemen jarraituko duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok hilkutxa baten aurrean dauden bi gizon zarete. Barruan andrazko bat dago; andrazko hori biok ezagutzen duzue, baina elkar ez duzue ezagutzen. Disimuluan elkarri begira egon zarete, eta elkarrekin hitz egiteko ordua dela pentsatu duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez dakigu zuk zer pentsatuko duzun bi hauen elkarrizketa entzunda. Zu zara hilkutxa barruan egon den emakumea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue Silveira Lesakakoa dela eta han ere San Ferminak izaten direla. Nik Mañuri entzun diot lehen tabernan, saioaren aurretik Silveirari esaten tonu txarrean: " Hi gaur be etorriko hintzen atzo Lesakan ganora barik ibilita!", eta Silveirari ez zaio gustatu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-01 Igeldo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Frantziatik datorren berria da honakoa: Nicolas Sarkozyk gizalegea eta errespetua aldarrikatze aldera, irakasleei berriz ere de usted hitz egin behar zaiela esan du. Espainiako ministerioa ere ados dago. Amaia da ikaslea, eta Andoni irakaslea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-05-12 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek txikitan lagun-lagunak zineten. Hala ere hamar urte elkar ikusi barik pasatu dituzue. Gaur, kalean elkartu zarete. Kontatu zertan zareten berdinak, zertan aldatu zareten... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
