Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Data: "1989-09-24T00:00:00Z" Pertsona: Maia, JonBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2674
2009-07-12 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hogeita hamabost urte eman dituzue zoriontsu ezkonduta Goitioltzako baserri batean. Gaur, banantzea adostu duzue, baina paperak egiterakoan banantzeko dirurik ez daukazuela ikusi duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Elkarrekin ibiltzen hasi eta bi hilabetera sartu zuten Maialen barruan, eta geroztik bis a bisean garatu da zuen harremana. Garatu, baina gaizki, ez baitzoazte batere ondo; zuenak ez du aurrerabide luzerik. Gaur, Jon, bisitara zoazenean, esan dizu funtzionarioak gaur ez duzula bis a bisik. Gaur kristalaren beste aldean topatu duzu Maialen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-11 Ereñotzu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oiartzun, Hernani eta Usurbil. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-28 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok sarri joaten zarete hondartzara uda nahiz negu izan. Eta batzuetan topo egiten duzue, baina ez zarete gauza berbera egitera joaten. Aitor pentsatzera, hausnartzera joaten da. Sustrai, berriz, kontrako intentzioarekin: ez pentsatzera, ez hausnartzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-19 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Eñaut Intxaurraga, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: 18/98 eta gehiago. Hemen inguruan ere bada auzi horren ondorioak jasaten ari denik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-28 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok Aste Santuan kanpoan ibili zarete, eta itzuleran joaterakoan baino konbentzituago etorri zarete. Zuk, Iker, pentsamendua ekarri duzu Euskal Herrian baino hobeto inon ez dela egoten. Zuk, Andoni, uste duzu hemen baino hobeto edonon egoten dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-28 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastianen kezkak pertsonalak dira, berekikoak. Aitorrenak, berriz, bestelakoak dira, bere buruaz gaindikoak. Esaten da adinarekin gertatzen dela prozesu hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-05-23 Zalla Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur goizerako zita egin duzue biok, hamar eta erdietan, Lizasoren etxean. Jon iritsi da, Sebastian atean du zain, elkarri eskua eman diozue... Zapatero eta Ibarretxe. Eskua eman ondoren zer pasatu da? Hori jakin nahi dut. Ez dakit politikaz edo zertaz hitz egin behar duzuen. Nahi baduzue elkarri eskutik helduta segitu edo... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Erika Lagoma, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jon Martin, Aitor Mendiluze, Xabi Paya, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bederatzinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Hemen duzue Paya sarjentua, ez dakit zenbat domina eta kondekorazio dituen sarjentua. Gaur egunean edozer bihurtzen duzu delitu, eta atzekoek ere egin dute delituren bat. Zuek badaukazue defenditzeko aukera. Hemen behintzat bai. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Goizeko hamaikak dira. Oraintxe jo du txirrinak, eta patiora atera behar duzu. Baina gaur erabaki duzu ez duzula pilotan egingo, ez zarela lagunekin paseatzen ibiliko, ez zarela musean jardungo. Gaur patio erdian zaude eta bertsotan egitea erabaki duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-03 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Andre banandua zara, eta hiru seme-alaba dauzkazu zure kargu. Hasieran langabeziako diruaz moldatzen zinen, baina orain hori ere ez duzu jasotzen. Gaur gauean kalera irten zara, prostituzioa helburu-edo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-04-17 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes, Beñat Gaztelumendi, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal Herriak garai desberdinak ezagutu ditu, eta beti egon da bertsolaria hor, beti izan da bertsolaria garai bakoitzean eta garai bakoitzari kantatzeko. Orain, badirudi Euskal Herria garai berri batera sartzera doala; politikoki nobedade handiak datoz, gizartea ere aldatzen ari da. Zer funtzio dauka bertsolariak Euskal Herri honetan? Zer da bertsolari izatea Euskal Herri honetan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Xabier Sukia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Krisia. Horretaz zerbait badakitenek esan berri dute gutxienez 2014 arte iraungo duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-29 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nola bizi duzue zuek futbola? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Preso politikoa zara. Atzo Bizkaiko finala jokatu zen BECen, eta bertsolariek agurretan mila animo, mila besarkada, mila musu... bidali zituzten kartzeletara. Iristen al dira? Zelan iristen dira? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-08-16 Mañaria Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mañukorta betiko giroaren zalea da, Arrate Irratiak zabaltzen duen giro hori: Trikitilariak, bertso zaharrak, ipuin zaharrak etab. Bestalde, Jon Maia, bertsolaria dugu, baina rock, rap, eta holako gauzak gustatzen jakoz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-03-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Altza auzoan dauden etorkin askoren semeak euskara maitatzeko bi arrazoi sendo azal itzazu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-03-27 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon, karneta atera berria hago, eta Sebastian aitaren autoarekin bidaia egitea pentsatu duk. Abiatu eta lehendabiziko bidegurutzean Unai lurrera bota duk. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-07-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gareseko jaietatik datoz, goizaldean hain zuzen, igogailuan sartu eta bigarren eta hirugarren arteko solairuan argia joan da. Hau dela eta, igogailutik ezin da irten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-05-15 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Jon Maia, Martin Rezabal "Olaso", Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lau gazte hauetatik bi baserritarrak dira, eta beste bi unibertsitarioak. Olaso eta Loidisaletxe, baserritarrak eta Maia eta Euzkitze, unibertsitarioak. Ba al dezue elkarren inbidiarik? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
