Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Egilea: "Alberdi, Beñat" Pertsona: Goikoetxea, JosuBilaketa zehaztu
Emaitzak: 563
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bada bertsoaldi ezagun bat aldamio bat protagonista duena. Xalbador eta Uztapide ziren bertsotan. Gai-jartzaileak aldamio baten gainean jarri zituen. Batek salto egin behar zuen bestea salbatuko bazen. Zuek ere berdin zaudete, baina ez dut zurikeriatan aritzerik nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Laurogeita hamar urteko agure zaharra zara. Ohean zaude gaixorik eta leihotik entzuten duzu jaien zarata, gazteak zarataka, gustora... eta hor hasi zara zure azken egunotan edo urteotan atzera begira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-07-19 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Saiotxo bat puntuka egiteko gaia emango dizuet. Zornotza. Pasa den larunbat gaua. Herria egon da gaztez bete-bete eginda. Goizeko hirurak, eta zuek andre-gizonak zarete, hirurogeita hamar urte ingurukoak. Ezin lorik egin, eta Sebastian gizonak balde bete ur bota gura du, eta andreak ezetz, uzteko gazteei dantzan trankil. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-10-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Asier Otamendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Lazkano, haurra zara eta zure amak lan egiten du; eta hemen duzu aita zu zaintzen, baina zuk ama nahi eta negarrez ari zara, eta aita lasaitzen saiatu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-10 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alkarregaz etorri zarete kotxean, ezta? Eta alkarregaz zenbat urte? Zenbat saio? Gaur, Aulestira kotxean datozela Andoni deklaratu egin zaio Sebastiani. Bolantazoa eman du Sebastianek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-03-29 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda besteei Jarritako gaia: Zuk, Unai, atzekoen lehenengo maitasun aitortza imajinatuko duzu. Sustraik, berriz, lehenengo borroka fisikoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-14 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Durangoko Tabira auzoan zaude, eta hormigoizko mole handi bat daukazu zure gainean. Zubi bat da, eta hemendik ez gutxira, ustez, tren bat igaroko da mole horretatik. Horretan zaudela, zarata txiki bat entzun duzu; bueltan eman duzu, eta hormigoirantz bota duzu begirada. Eta han, hormigoi zati handi baten erdi-erdian, arrakala txiki bat kusi duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Teknologia da gaurko gaia, teknologia eta bertsolaritza. Teknologiak baliabide handiak eman dizkigu. Gaur egunean indarrean dauden tresna gehienak gailu teknologikoak dira, eta teknologiarekiko gure harremana aldatu egin da. Gaur egun, esan liteke, teknologiak berak agintzen digula zer egin, nola egin. Zuei eskatuko dizuet lehenengo bertsoan kanta dezazuen teknologiak zer eman dizuen, eta bigarren bertsoan, zer kendu dizuen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-19 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Lana:
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Sexuaren kalitateaz hitz egingo dugu. Izan ere, zuretzat, Unai, sexurik onena bikotean sortzen da, bi pertsonaren artean, intimitate horretan. Zuretzat, Jon, gauza interesgarria jartzen da bi pertsona baino gehiago daudenean. Maialen, zure ustez, aldiz, sexurik onena bakarka lortzen da.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-11-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Matematikako klasean gaude orain eta ekuazio bat emango dizuet; eta zuek X eta Y zer diren esan beharko duzue. X+Y=Bakea. Zer dira X eta Y? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-05-07 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Demagun zeure buruaren disekzioa egin duzula. Mahai batean dituzu zure mihia, zure garuna, zure begiak, zure burmuinak eta zure bihotza. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-11-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Un, dos, tres saioan bazen betaurreko belztun ilusionista bat. Publikotik pertsonaia bat ateratzen zuen, eta betaurreko haiek jarrita mundu guztia biluzik ikus zitekeen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-09-16 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ehun urte bete dira zuen aita jaio zela, eta hogei urte hil zenetik. Balentin Enbeitaren figurari kantatzeko aukera emango dizut. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Imajina dezaket nolakoa den bisitarako bidea, baita bisita bera ere. Baina ezin dut imajinatu nolakoa den senide baten itzulera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Maialen, semea Kanadan daukazu ikasketak egiten. Gaur, cobro revertido deitu dizu Sustrai semeak. Hizketarako gogoa dauka, baina deia garesti doa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-02 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zarete. Iker semeak zilindrada handiko kotxea erostea pentsatu du bere lehen soldatarekin. Lizaso aitak ez du begi onez ikusten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-02 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senar-emazteak zarete. Etxetik kanpo egiten duzue lana. Iluntzean telebista aurrean afaltzen duzue, eta ez duzu elkarrekin hitz egiten kasi. Telebista izorratu egin da. Gaur duzue telebista gabeko lehen afaria. Hizketan hasi beharko duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-22 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzeko kartel honek zeresan handia eman du. Kartela oso arra zela, saioan ere bederatzi bertsolari gizonezko? Zuek elkarteko bi langile zarete. Bertso Eguna prestatzen ari zarete, eta zuk, Etxahun, atzeko kartel hori aurkeztu duzu. Miren ez dago konforme. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-22 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-22 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amaia Tamara. Bera izatez santurtziarra; eta bere lanagatik lotsagarri uzten ari da euskaldun guztiak. Maia Santurtziko alkateak deitu dio nahikoa dela esanez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
