Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Egilea: "Piedra, Dabi" Pertsona: Lujanbio, MaialenBilaketa zehaztu
Emaitzak: 4464
2009-10-30 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lorezainak zarete eta biribilgune edo errotonda berri batean ipini behar dituzue loreak. Hemen inguruan dago biribilgune hori, garai batean etxe batzuk zeunden lekuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badabil iritzia, batzuek kezkaz, beste batzuek nekez eta hainbatek amorruz diote BECeko finala lar politikoa izan zela. Zuek zer diozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-alabak zaree: aite Andoni, alaba Maialen; ta gainea badakigu Maialen aspaldian ibiltari samar dabilela batetik eta bestera, eta gai honetan be horrela suertatu da: Maialen ikasketak egitera atzerrira joan da, eta orain Gabonak datozela-ta ba etxera bueltatzeko-ta aita joan jako bila aireportura, eta aitak espero zauen Maialenek "aita!" edo esatea, baina antza denez, Maialenek dakarren txikiak "aitita" esan du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-08 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen eta Oihane, biak belaunaldi bereko bertsolariak zareten arren, oso ezberdin ikusten duzue mundu hau: Oihanerentzat, bertsolaritzari glamour-a falta zaio. Esate baterako, edonola jantzita igotzen omen dira bertsolariak tabladu gainera. Maialen, berriz, ez dago ikuspegi horrekin ados. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-08 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Estitxu, duela gutxi hasi ziren Maialen mutil-lagunarekin. Honek, ordea, beti lanaren aitzakia egiten zuen elkarrekin egoteko orduan. Eta zu harrituta zeunden, hainbeste denbora kentzen zion lan hori zein ote zen jakin nahian. Azkenean, aitortu dizu: zure mutil-laguna, Maialen, artzaia da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-13 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek aitona ta iloba zarete: aitona Xebaxtian ta Maialen bere iloba. Bi mila eta berrogeita hamargarren urtean gaude eta Maialenek ikastolan ikasi berria du hogeigarren mende bukaera eta hogeita batgarren mende hasierako historia, bainan gauza batzuk ez ditu ontsa ulertu. Ta orain aitonari galdezka ari zaio eskolan ulertu ez dituen gertakari batzuz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-16 Baigorri Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Eman dezagun zu zarela delako sorgin hura, bien sakeletan egon zara; zeinetan zara gehien gustatu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaia biontzat da, baina, Maialen, zurekin hasiko naiz. Bi elkarrizketa izan dituzu Hitzetik Hortzeran azkenaldian, eta batean esaten zenuen gai topiko ugari dagoela eta zuek bertsolariok ere topikoa erabiltzen zenutela bertsotan; bigarrenean sexismo asko dagoela bertsotan. Gaur, gai topiko eta sexista bat jarriko dizuet eta zuen esku beste modu batera tratatzea gai hori. Senar-emazteak zarete, sei bat urte daramazue elkarrekin, sexu harreman onak izan dituzue orain arte, baina Igorrek ez du funtzionatzen. Gaur, Viagra bote batekin heldu da etxera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Maialen, enteratu gaitun irailean bost kontinenteetan zehar ibiltzekoa haizela bertako kulturak aztertzeko asmoz. Atzeko bostak Maialeni laguntzera doaz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Udal liburutegiko arduradunek kanpaina bat hasi dute: herritarrak liburutegira hurbildu ordez, liburutegikoak joaten dira herritarren etxeetara. Honela irakurzaletasuna bultzatu nahi dute. Maialen Lizasoren etxera hurbildu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-05-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek atzo sexu gau ikaragarria jo zenuten. Gaurko gaua ere heldu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-29 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Abenduaren 31 gauean jarriko zaituztet, Urte Zahar gauean. Badakizue hor tabernariekin-eta badagola halako konflikto bat: tragoa pezetetan ordainduko dugu, baina bueltatu eurotan egingo digute. Andoni, zu tabernaria izango zara. Maialen oraintxe eskatzera joan den mozkorra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-23 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gurasoengandik-eta entzunda daukat, garai batean, baserrietako seme-alabak-eta lehen lanaren jornala beti etxean uzten zutela. Alabak, Maialenek, bere lehen jornala irabazi dau, ta gastatu be bai, baina ez etxean utzita, ez dakigu non, Amurizak, bere aitak, ez duelako ogerlekorik ikusi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jon, herriko plazan landatu berri duten arbola txikia zara. Maialen, berriz, hazi arte eutsiko dizun makila. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru ume txikiren gurasoak zarete. Aspaldiko partez asteburu osoa zuek biok bakarrik pasatzeko aukera duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Maialen, orain dela hamabost egun hasi zinen zirkoan lanean lehoiak zaintzen. Dagoeneko jaso duzu hirugarren ukitua; Unai nagusiarengana zoaz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Herri txiki batean bizi zara. Astelehen goiza da eta herriko haur guztiak ondoko hirira joan dira eskolara. Zu leihotik begira zaude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Aritz, Baionako lantegi bateko nagusia zara eta Maialen zure langilea. Asteko lanorduak hogeita hamabostera murriztu direla-eta zuen artean bada eztabaida franko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
