Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertso Eguna (30. 1998. Donostia)
Saioa
1998-01-24 Donostia Jaialdia
Gai-jartzailea
Garzia, Joxerra
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Murua, Iñaki
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaur egungo mundu teknikak erabat harrapatu honetan, jende asko bizi da etxean oso gutxitan egoteko modua izaten duena; eta etxean ez dagoela, aparato bat erabiltzen du lagunei eta deiei erantzuteko: erantzungailu automatikoa. Hauek erantzungailu automatikoak izango ditugu. Erantzungailuaren behar handia duen bat Paula Jones izeneko neskatxa da, EEBBetako presidenteari, Clintoni, eraso sexualagatik denuntzia jarri diona. Has dadila martxan erantzungailu automatikoa.
Gaiari oharrak
Beste bi pertsonaien erantzungailu lanak egiten ere jarri zituen Joserrak.

Deskribapena

Doinua
Andre Madalen andre Madalen
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iñaki Murua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Lehenago ere ibili nintzen
zenbaitekin sexu usaiz;
momentu hontan ez nago etxean,
deitu dezu oso garaiz;
baina enkargu bat uzteak ez du
sekula ere egiten gaitz,
hurrengorako zein engainatu
erabakitzen ari naiz.

Murua:
Bill Clinton jauna larri ta estu
azken boladako haizez,
edo bestela esan dezagun
behar ez zuen serbitzez.
Bost-sei urteko beherakoa
opa dizut lehen hitzez,
eta mezu hau zuri uzten dizu
Hillaryk bihotz-bihotzez.

S.Lizaso:
Lehendakaria beti izan da
dotore eta lerdena;
nere senarra ez izatea
horrekin dadukat pena!
Andrezko bat naiz bere inbiriz
sarritan bizi naizena,
jakin nahi nuen nun egiten zun
etxean ezin duena.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra