Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Entitatea: "Vital Kutxa" Lekua: OñatiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 563
1991-05-25 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurten San Inazioren urtea denez, San Inaziori jaialdi bat eskeini zioten bertso kantuz Azpeitin. Bazekiat bertso onak izan zirala, hiri zer iruditu zaik jaialdi hura eta bertso haiek'? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-06-07 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lazkao-Txiki, hanka hutsik San Antoniorengana joan ondoren, esperantza guztiz etxera zetorrela, neskazahar, baldar, bizardun batekin egin zuen topo. S. Lizaso, neskazaharra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-10-04 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Egin zak kontu haurra izan ondoren lau hilabetez hire semetxoa zaintzen egon haizen ama bat haizela eta gaur bi lan egin dituk: Haurtzaindegian haurra utzi eta lanean hasi berriro. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-07-25 Oñati Plaza librea [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jose Manuel Ibar "Urtain" Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-05-16 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egaña, Lope de Agirre; Euzkitze, Arantzazuko Ama; J.Sarasua, Eli Galdos. Galdera: Zeinek eman dio lustre gehiago Oñatiko herriari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-10-02 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek neska-mutilak zerate zeraten bezelaxe. Peña, hik zita bat egina huan Maddalenekin gaueko hamarretan, halako lekutan biltzekotan, baina berandu iritsi haiz eta handik bi ordutara Maddalen beste mutil batekin heldu-heldu eginda bilatu duk. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-10-02 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek, aita-alabak izango zerate; S.Lizaso, aita; eta Maddalen, alaba. Hik, Lizaso, bahuan esperantza asko Maddalenekin: Karrera bikaina egin dik, mediku tituloa atera eta orain esan dik, Afrikan goseak daudenei laguntzera joan behar duela eta bakarrik utzi hau. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-05-25 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Mutil askorekin ibiltzen dan zure auzoko neska bati. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Alarguna zara. Zure senarra arrantzalea zen eta itsasoan ito zen. Gaur, portuan zaudela, herriko beste emakume batzuk ikusi dituzu euren senarrei ongietorria ematera doazela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jon, zahartuta zauden aitajaun bat zara. Gauez, lotan zaudela, heriotzako ordua ailegatu zaizula amets egin duzu. Halako batean, zure bilobak iratzarri zaitu irribarretsu ametsetatik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senar-emazteak zarete. Duela hogei urte zuen semea zena hil egin zen. Zuk, Aitor, urtero-urtero eskelak jartzen dizkiozu. Zuk, Unai, nahiago duzu betiko ahaztea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-25 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Iñigo, amonak, Jokin suhiltzaileari deitu diozu zure etxea sutan dela eta laguntza eske. Suhiltzailea heldu denerako zu, Iñigo, etxetik irtenda zaude, baina zure txakurra barruan geratu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1985-04-27 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano, Joxe Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen izana da Cristina Onassis, munduko emakumerik aberatsena. Ba Lizason jaunarekin maitemindu omen da eta berarekin omen doa Lizaso Grezia aldera. Lagunek aholkuak emango dizkiote. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1984-10-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Xabier Amuriza, Imanol Lazkano, Jon Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertsolariak lehen desafioka ibili ohi ziren; gaur elkarri lorak botatzen ibiltzen zarete. Beraz, gaur, elkarri desafioka eraso behar diozue bi gipuzkoarrek eta bi bizkaitarrek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-10-07 Oñati Plaza librea [Bertsoa] / Agin Laburu, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gai-librean
Jarritako gaia:
Librean
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-14 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Mujika "Anatx"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zazpi puntuko berezia Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-14 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Felix Zubia
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Enpresa bereko bi langile zarete. Zuen departamenduan ordu
estrak sartu behar izaten dituzue. Gaur, zuen nagusiak beste langile
bat kontratatzeko aukera aipatu dizue. Zuri, Felix, idea ona iruditu
zaizu. Maiderrek nahiago du ordu estrak sartzen jarraitu.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-14 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Aratz Igartzabal Bidegain "Potto"
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Pisukideak zarete. Maider, Aratz begetarianoa da, baina azkenaldian
urdaiazpikoak zuen etxean gutxi samar irauten duela iruditzen zaizu.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-14 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Garraio publikoa
Puntua: Azkenekoz noiz hartu / zenuen zuk trena?
Puntua: Aukera gutxi dago / herri txikietan
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-14 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Mujika "Anatx"
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Herriko jaiak
Puntua: Parrandara tarteka / edo egunero?
Puntua: Hainbeste denbora zain / eta azkar pasa
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa