Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Entitatea: "Vital Kutxa" Pertsona: Egaña, AndoniBilaketa zehaztu
Emaitzak: 5610
2001-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kasu honetan etorkin bat zara. Zeure famelia osoa hartu eta hor zatoz itsasoan Espainiarantz patera umel ilun batean. Itsasoa zeharkatzen ari zaretela, zure semetxoak galdera hau egin dizu: "Aita, nora goaz?". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxerra Garzian liburu batean oinarritutako gai hau jarriko diat. Bertako esalditxo batek hala zioen: "Askatasunzaleak omen garela denak, eta horregatik ateak zabalik nahi ditugu baina askatasunak ez du aterik maite, zabalenetik ere ez da kabitzen". Bertsorik zabalenean askatasuna kabituko al litzake? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka oinak-emanda Jarritako gaia: Oinak: Hutsa / Funtsa / Haruntza / Harroputza / Kamutsa / Bultza / Laguntza Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka oinak-emanda Jarritako gaia: Oinak: Eskegi / Gehiegi / Ikuspegi / Zilegi / Erdi / Eri / Izerdi / Ageri / Bedi Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-29 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egun batzutatik hona pereodikuen, telebisinuen..., askotan entzun dugu erlijinoe gora, erlijinoe behera; musulmanak diela, integristak diela, katolikuek diela, protestantiek diela. Zuek biok zetan edo nogan sinesten dozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-04 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita Saindua zahartzen hasi zaigu eta laster hiltzeko zorian izanen da. Zu, Andoni, Aita Saindua zaitugu, beraz, eta beste bostak Aita Saindugaiak. Zoin diren zuen asmoak, Igorrek hasiz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sarri entzun dugu bizitza honetan zintzilik gaudela, ta sarri soka batetik zintzilik ere, jaio ere soka batetik zintzilik jaiotzen baigea. Zuek hiru soka izango zerate. Hiru nortasun zuen soketan lotuta egon dira: zu, Andoni, Gashenbrum II mendian zauden soka bat zera, Felixen gerriari hamaika bidaietan lotutako soka. Zu, Aitor, berriz, zuri gogor helduta ibili zian Sakanako sokatiralariak. Eta zu, Amets, lehengo astean ospatu gendun Xalbador hil zala hogeita bosgarren urteurrena, eta zu bere ahots korda izango zara. Beraz, hiru soka, hiru nortasun... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-07-06 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Madrilen labetik atera berria dute beste lege bat, hain zuzen ere, alderdi politikoen legea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ardo on eta preziatuz betetako ardo botila bat haiz hi. Urte askotan hor eduki haute sotoan, eta gaur zabaldu haute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hau gizon argia da eta galdera zail samarrak egin behar dizkiot. Demokrazia askotan entzuten den hitza da. Ez dakit, ordea, denontzat berdina esan nahi ote duen. Zer esan nahi du demokrazia hitzak Aznarrentzat? ETAk zer esan nahi du demokrazia hitza aipatzen duenean? Zer janik ez duen batentzat, zer ote da demokrazia? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek hirurok Zumarragan atxilotuak suertatu ziren hiru gazte zarete. Azkenaldian ohitura bihurtu den modura, zuekin ere berdin gertatu da: aste honetan bertan, Garzon epailearen galdeketa erantzun eta gero, libre geratu zarete inongo kargurik gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizitza honetan gizon berarekin zerikusia izan duzuen hiru emakume zarete: Sebastian izan zen gizon horren lehen neska edo amodioa; Egaña izan zen gizon horren emaztea; Mendiluze, berriz, gizon horren amorantea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-11 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue orain dela denbora gutxi arte, Kubako repentista batzuk ibili direla Euskal Herriko bertsolariekin batera. Hemen daukagu Tomasita Quiala, Maialen, Kubako repentista; berriz Kubara itzuli da eta Euskal Herriko ibileren berri eman behar dio Fidel Castrori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-04-04 Segura Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Andoni oso dibujante ona dela badakigu eta gazteagotan tatuajeak egiten ibili zela ere bai. Atzeko horiei denei bana egin zenien, eta orain, traizioz, jakin nahiko genuke zer marrazki egin zenion atzeko bakoitzari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-31 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hegazkin batean zoazte eta komandanteak lurra jotzera zoaztela iragarri du, baina bitarte horretan isildu gabe bertsotan segitzeko eskatu dizue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-05 Igeldo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aiton-amonak zarete, Sebastian aitona eta Andoni amona. Aitona festetara joan da dotore-dotore, bastoi berria eskuan eta txapel berria buruan; eta ordu txikietan itzuli da etxera, piura ederrean, ez txapelik eta ez bastoirik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-16 Mungia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kontatu edota imajinatu Lizasoren lehenengo zirriak. Non, nogaz... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-16 Mungia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Egañak ordu luzeak ematen ditu komunean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-14 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok oporretan joanak zarea; beroa, eguzkia lihor...eta halako batean, hondartzan Jonek bizkarrean krema emoteko eskatu dautzu, Andoni. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-12 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu eta Peña elkarrekin asko ibiliak zarete-eta kontatu Peñarekin igaro duzun momenturik onena eta txarrena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
