Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Biarritz-Angelu-Baiona" Urtea: 2011Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1104
2011-02-19 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ander Lizarralde Jimeno
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni eta Ander soldaduak, elkarren kontra borrokan aritzen zaretenak, baina gaur aurrez aurre topo egin duzue, inguruan inor ez daukazuela; zuen kiderik inor ez, eta eskuak hutsik, elkarri begira zaudete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-26 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hik, Sebastian, askotan pentsatu izan duk Peña txoropito bat dela. Hik, Peña, askotan pentsatu izan duk Sebastian harroputz bat dela. Oraintxe zaudete aurrez aurre, nahi duzuena aurpegira esateko moduan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-26 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Nola ikusten duk Euskal Herria? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-26 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspalditxoan egin ez zenuena egin duzu gaur: kanposantura, hilerrira bisita. Bueltakoan, bertsoak ia berez sortu zaizkizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru hauek, beren lanbidea dela eta, etxetik urrun denbora asko pasatzen duten horietakoak dira: Sustrai, itsasoan ibiltzen den marinela denez, luzaro egoten da etxera azaldu gabe; Aitor Sarriegi, berriz, bere kamioia hartu eta Europan barrena ibiltzen da, eta zer esanik ez Aitor Mendiluze, enpresari negozio gizona, bateko Indiara, besteko Txinara. Nola daramazue zuen bizitza? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea izango zarete zuek, Arkaitz gizonezkoa eta Amets andrazkoa. Urte batzuk dira elkarrekin zabiltzatela, eta azkenaldian zuen arteko harremana ez da hain ona, eztabaida izugarriak izaten dituzue, eta irainak ere gero eta handiagoak. Eta gaur, eztabaidarik handiena eduki duzuen honetan, Arkaitzen ukabila honaino altxatu da, eta biok begiratu diozue ikaratuta ukabilari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: 8719600510 Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-04 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: "Ama izatea ere ez dela broma". "Aita izatea ere ez". "Nik egia esango diat: niri beldurra ematen zidak". "Niri inbidia ere ematen zidaan, eta amatasunak batik bat". Uxue, hik zer esaten dun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-04 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: "Unai, kristoren negargura zaukaat". " Ba al dakin erleak 45 egun irauten duela bizirik? Nik zer edo zer egin zezakenat laguntzeko?". "Ez". "Animo, neska!". "Eskerrik asko, Negargura kendu didak". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen, Imanol, urte askoan enpresari izana; hemen, Beñat, gazte aurrerakoi eta iraultzailea. Imanolek dauzka esku latzagoak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Julio, dendaria zara, eta Iruñean lan egiten duzu. Orain arte Todo a cien batean ari izan zara, metxeroak, tenedoreak, aho zapiak... saltzen. Eta etortzen ziren bezeroen artean baziren batzuk euskaldunak. Orain, leku berean egiten duzu lan, kale berean, dendaria zara, baina gaur egun goi mailako arropa saltzen duzu, goi mailako oihalak. Kontua da gaur egun inork ez dizula euskaraz egiten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur San Jose eguna da, hau da, aitaren eguna. Andoni, gaur aitaren eguna dela eta, goizean, ohean egonaldia luzatzeko gogotan zaude. Igorren gaur zuhaitz eguna dugu. Juliok botinak jantzi, aitzurra eskuetan hartu, eta ohean aurrean jarri zaizu, zuhaitz eguna dela-eta zuhaitz egunera joateko gogoz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-19 Hendaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Odei Barroso, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biak parrandan zaudete. Odei, bada bi ordu Sustrai kriston txapa ematen ari zaizula, eta jada ez dakizu nola kendu gainetik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-19 Hendaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biak Euroagindu auziaren zain dagoen senide bat duzue atxilotuta Toulousen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-11-18 Orozko Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-11-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru urte zituela etorri zen zuen etxera, Saharatik. Gaixotasun larri bat zuen, eta hemen zeukan sendatu beharra. Hemen eman zituen hainbat urte, baina izan zenuten aukera Saharara joan eta haren familia biologikoa bisitatzeko. Joan zineten, etorri zineten; gero, bera joan zen familia biologikoa bisitatzera berriz ere, eta ez da itzuli. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Berrogeita hamabost urte inguruko andre bi, lagun minak, kuadrilla berekoak, eta gimnasia egitea erabaki duzue elkarrekin. Herriko gimnasioan apuntatu zarete. Lehenengo eguna duzue, aldagelan zaudete, eta biluztu egin zarete. Maialen, zure bularrak, sujetadorearen laguntza barik, brausta jausi dira. Ostera, Mirenen bularrek esan liteke Newtonen legearen aurkako borroka irabazi dutela; izan ere, hodeiertzera begira daude. Maialen, harrituta zaude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-10 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor ekonomia izango zara, eta Maialen politika. Ez dakigu beti hala izan den, baina azken bolada honetan badirudi ekonomiak politikak baino gehiago agintzen duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-10 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakigu oraindik gazte zaudela eta gaztea zarela, baina galdera bat egingo dizugu: nola irudikatzen duzu zure zahartzaroa? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Gipuzkoako txapeldunaren agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
