Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Urtea: 2025 Lekua: "Biarritz-Angelu-Baiona"Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1071
2025-10-30 Lesaka Lagun-artekoa [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-01 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita alabak. Aitor, zure 12 urteko alaba txikitatik ari da Usurbil Futbol Taldean. Azken aldian, entrenamendu eta partiden ondotik ez du kideekin dutxatu nahi izaten, eta etxean dutxatzen da. Partida eguna da gaur, Orion ari da, eta zelaira iritsi orduko aitari esan dio etxean dutxatuko dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-01 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Etxebarriazarraga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Andoni, Jagoba Arrasateren paperean jarriko haut, Euskal Herriko futbol taldearen hautatzaile rolean. Euskal Herria – Palestina partida jokatuko duk datorren azaroaren 15ean, Bilbon. Azaroaren 14a da gaur, eta deialdiko jokalari asko gripeak jota omen zeudek. Zaleen artean boluntarioak eskatu eta atzeko bostak agertu dituk; horiekin osatu beharko duk taldea. Ea ba, zer ezaugarri ikusten diok bakoitzari? Bakoitza non kokatu behar duk zelaian? Eta zuek, ados al zaudete Arrasatek emandako postuarekin? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-11 Amezketa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-14 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-15 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka, Maddi Ane Txoperena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maddi Ane, zuk badakizu zer den lagun bat galtzea. Zure lagun min batek, nerabezaroan jakin zuen minbizia zuela, eta prozesu gogor baten ondoren, gaztaroan hil zen. Zure lagun hark, azken arnasa bere amets bat betetzen ari zela eman zuen, lagunartean, berak hainbeste amestutako bidaia bat egiten ari zela. Hil baino aste batzuk lehenago festa bat egin zuen, eta banaka-banaka agurtu zintuzten. Beti pentsatu izan duzu eredu bat izan zela Leire. Eta gaur, Maddi Ane, soka hari tiraka bertso-ipuin bat ekimenaren baitan, gaixorik dagoen ume bat bisitatzera joateko tartea hartu duzu. Ane da gaixorik dagoen gaztetxo hori, zainketa aringarrietan dena. Maddi Ane, igo dituzu ospitaleko eskailerak, hartu duzu arnasa sakon eta pasabide erdian den atea jo duzu; barruan duzu Ane, zain. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-21 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi jubilatu zarete. Egunero kafea hartzen duzue eta egunero egunkaria irakurtzen duzue. Irazu, eskelen orrira iristean, eskelak begiratzen dituzu, ezagunen bat ikusten duen edo. Sustrai, eskeletara iritsi orduko pasa egiten dituzu orriak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-29 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Nafarroa Garaiko txapeldunaren agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-12-04 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuetako inor izan bada Latinoamerikan, gehien nabarmentzen diren bi espezieak motxileroa eta britxeroa dira. Sarri entzun izan diet latinoamerikarrei “Estoy harto de ver a gringos con mochila de aquí para allá intentando sentir algo”. Miren, hi Euskal Herritik iritsitako motxileroa izango haiz, eta hi, Eli, britxeroa. Zer da britxeroa? Britxeroa ingelerazko bridge (zubi) hitzetik dator, Perun darabilte; britxero deitzen diete motxileroengana hurbiltzen direnei, cazagringos ere esaten zaie. Britxeroek zernahi eskaintzen diete motxileroei. Beraz, Miren motxileroa iritsi da Iquitos-era, ilunabarra da, bero egiten du… garagardo bat edaten ari da eta britxeroa ari zaio hurbiltzen sigi-saga. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-01-06 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabat Galletebeitia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hogeita hemeretzi urte dira Mikel Zabalza erail zutela. Eta 2024ko azaroaren 30ean Intxaurrondoko kuartelaren aurrean plaka bat ipini dute beraren omenez. Eta harrian bertan jartzen du: “Idatzita geratzen da Mikel kuartel honetan hil zela” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-17 Sara Plaza librea [Bertsoa] / Unax Aizpurua, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Arantza Plaza
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka sari-ematea Jarritako gaia: Txapeldunari txapela jantzi ostean botatako bertsoa
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Aitor Etxebarriazarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor amama eta Oihana biloba zarete. Aitor, duela hamarkada batzuk Londresera joan behar izan zenuen abortatzera. Gaur Oihana bilobak esan dizu haurdun dagoela eta ez dakiela haurdunaldiarekin aurrera egin gura duen.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko handia (hg) / Hiru puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Onintza langilea eta Xabat detektibe pribatua zarete. Onintza, zuk denboratxoa daramazu bajan. Gaur jakin duzu lan egiten duzun enpresak Xabat detektibe pribatua kontratatu duela zu zelatatzeko.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oihana eta Jone dantzariak zarete. Bilboko La Salve zubian antolatzen duten salto lehiaketa inauguratzeko, hasi aurretik agurra dantzatzeko eskatu dizuete. Plataformatik itsasadarrera 24 metroko altuera dago. Laster hasiko dala eta, plataformara igotzeko esan berri dizuete. Estu-estu zaudete, ez dago leku handirik.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagunak zarete. Beti izan zarete urruneko herrialdeetara bidaian joan zaleak. Euskal Herria ezagutzen ez duzuela eta, aurten alderik alde zeharkatzeko plana egin duzue. Bidaiaren erdialdean harrituta zaudete zein ezezaguna zaizuen etxekoa.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Onintza eta Aitor, lagunak zarete. Orain dala urte batzuk zuen lagun bat hil zan Pirinioetan. Onintza, gaur Aitorrek proposatu dizu zuen laguna hil zen mendi hori bera igotzea haren omenez.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Xabat Galletebeitia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xabat eta Txaber, jaiotza erraldoia atondu dute Gabonetan zuen herrian, eta kuriositatez hurbildu zarete gaur. Xabat, hara heldutakoan triste ikusi duzu Txaber. Esan dizu ez duela pentsatu ere egin gura zelan bizi diran gaur egun Belenen eta inguruetan.
