Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Euskal Herria" Lekua: "Gasteiz" Mota: "aldizkakoa" Pertsona: "Lasarte, Mikel" Urtea: "2018" Mota: Bat-bateko bertsoaldia Pertsona: Goikoetxea, Josu Pertsona: Mendiluze, AitorBilaketa zehaztu
Emaitzak: 12
2016-10-15 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Lana:
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Jarritako gaia:
Asko eman dugun pertsona bat omendu nahian jarriko dut gaia. Zendu berri da Imanol Urbieta eta asko da bere kantu, musika eta letrekin eman diguna. Zuen laguntza behar dut hau kantatzeko: “Jon Brown, indio txiki bat zen...” (jendeak abesten du)
Jon Maia, zu zara Jon Brown. Beste guztiek txikitan miretsi izan zaituzte eta zure lagun izan dira. Orain, zu hazi egin zara, eta zure ume hauek ere bai. Hala ere, zerbaitegatik triste daude eta gaur laguntza eske etorri zaizkizu.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-05-07 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Demagun zeure buruaren disekzioa egin duzula. Mahai batean dituzu zure mihia, zure garuna, zure begiak, zure burmuinak eta zure bihotza. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lapurdiko kostaldera droga paketeak ari dira iristen. Zuek horietako bat aurkitu duzue. Biok sosik gabe zaudete. Aitorrek sekulako aukera dela uste du bere egoera hobetzeko. Sustraik, ordea, arazoak besterik ez dizkiola ekarriko uste du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-11 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senar-emazteak zarete. Aitorrek bihotzez maite du Maialen, baina bada gauza bat batere gustatzen ez zaiona. Aitor zerbait kontatzen hasi, eta beti, beti, beti Maialenek moztu egiten dio, eta berak segitzen du istorioa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehenengo bertsoan dokumental bat egin behar duzue, bakoitzak nahi duen errealitateari buruz. Eta ondoren, bigarren bertsoan, errealitate hori fikzioz edertu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-05-31 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maiatzaren 31 dugu gaur, eta diotenez maiatza astoaren hilabetea da: "Maiatza astoak arrantza". Maiatza igaro da. Bizi izan ditugu gertakari batzuk. Zuek laurok lau asto zarete. Egizue arrantza. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-03-29 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok zirujanoak zarete: esperientzia handikoa Andoni; Mendiluze, berriz, lehen ebakuntza duena. Moto istripu bat izan ondoren, oso larri ekarri dute gazte bat, eta ebakuntza mahaian hil da. Gelatik irten eta eskuak garbitzen ari zaretela oso zurbil ikusi duzu Aitor. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-03-29 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Sustrai, gauzak ahazteko joera duzu. Mendiluzek gauzak gogoratzeko joera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Inork esan ez dezan bertso saioetako ideologia muturrekoegia dela, joan gaitezen Madrila. Zuek Madrileko irrati bateko tertulia bateko kideak zarete. Jarri zaitezte Euskal Herriari begira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok seme bakarreko bi ama zarete eta normala den moduan asko maite dituzue zuen semeak. Baina guztiz desberdinak dira seme horiek: Jon, zure semea golfo hutsa da; Aitorrena, berriz, formal-formala. Jaiak heldu dira, Gernikako jaiak, eta Jonek ez du ikusi bere semea bost egunetan, baina Aitorrena egunero gaueko hamabietan etxean agertzen da. Defenditu itzazue zuen semeak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-alabak izango zarete zuek. Aita eta ama banandu berriak dira, eta zu, Miren, amarekin zaude bizitzen, baina noizbehinka bisita egiten diozu aitari. Andoainen pisu txiki bat hartu du aitak, sartu zara etxean, eta sofan triste-triste aurkitu duzu aita. Pentsatu duzu zerbait egiteko garaia iritsi dela, eta bere itxura berritzen lagundu behar diozu aitari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-11 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Agian jakingo duzue: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa hasi da. Maialen da faboritoetako bat. Jon Sarasuak 1991ko Gipuzkoako Txapelketan tongo egin zuen. Maialenen buruan aurtengoan horrelako zerbait egiteko asmoa dago. Horretan dabilela, Aitor aingerua eta Sebastian deabrua azaldu zaizkio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa